Prekarietatea neskaz jantzita

  • Prekarietateak emakume aurpegia du. «Kapitalismoak emakumeen esplotazioa aberasteko erabiltzen du» eta horren adibide da, «etxeko lanek eta zaintza lanek, barne produktu gordinaren heren bat» egiten dutela. Eztizen Agirresarobe LAB sindikatuko abokatu eta Koordinadora Feministako kidearen hitzak dira. Lan munduan, gizonezkoen eta emakumezkoen artean dauden desberdintasunak izan ditugu mintzagai.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 13an - 08:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langabezia, behin-behinekotasuna eta soldata arrakala dira emakumezkoen prekarietatearen arrasto nagusietako batzuk. «Emakumeen artean langabezia tasa altuagoa da, eta behin-behineko kontratu gehiago daude». Agirresaroberen arabera, kapitalismoak «emakumeen esplotazioa, aberasteko» erabiltzen du eta horren adibide da, «etxeko lanek eta zaintza lanak, barne produktu gordinaren heren bat» egiten dutela. Martxan dauden tresna horiek «desberdintasunak» eta  emakumeen «segregazio horizontala» eragiten dute; «emakumeak, sektore jakin batzuetan konzentratzen gaituzte, sektore feminizatuetan». Sektore horietan lan egiten dutenen %80, emakumezkoak dira. Lanpostu horiek «gutxietxita» egon ohi dira, eta baldintzak «okerragoak» dituzte; azken batean, «soldata baxuagoak» eta «eskubide gutxiago» dituzte.

Agirresarobek argitu duenez, sektore feminizatuetan lan baldintzak «oso kaxkarrak» dira. Lanpostu hoiek ondo ezagunak dira: «Eraikinen garbiketa, etxeko langileak eta merkataritza edo zerbitzu pribatuak» dira feminizatuenen artean daudenak.

Arlo horietan lan egiten duten emakumeen «kontratu gehienak ebentualak» izaten dira. «Gizonaren soldata konplementatzen duten lanpostutzat ditu gizarteak, soldatak eskasak dira, ez dira lanaldi osoak izaten askotan eta eskubideei dagokienez, beste lanpostu batzuetan baino gutxiago izaten dituzte».

Kasu errealak

Aktibista feminista izateaz gain, abokatua ere bada Agirresarobe. Horri esker, emakume askok lan munduan dituzten bizipen errealak gertu-gertutik ezagutu ahal izan ditu. «Jubilatzeko eskubiderik ez duten asko daude, nahiz eta bizitza osoa lanean pasa duten; beste batzuk, etxeko langileen kasuan, adibidez, beldurrez bizi dira. Lanetik bota dituzte eta haien gauza pertsonalen bila pasatzeko beldurrez daude, edo soldata duin bat nahi duten emakumeak eta behin ere izan ez dutenak ere badaude». Denetariko egoeren aurrean dauden emakumeei babesa ematen saiatu da.

Errealitate gordin horien artean, etxeko langileak dira egoerarik okerrenean daudenak. Bizitza sostengatzeko behar-beharrezkoa dute haien lana, baina ez dago behar bezala baloratuta. Martxoaren 8arekin «bizitzak erdigunera« eraman behar direla aldarrikatu nahi dute, ulertzen delako, «bizitza gainontzeko guztiaren oinarri» dela eta «lan produktiboak eta kapitala metatzen dutenek ere, oinarrian, etxeko eta zaintza lanak behar» dituztela. Lan garrantzitsua izanda ere ,«baldintza penagarriak» dituztela dio Agirresarobek. «Gizarteak haien esklabutza egoera asumituta du». Sektore horretan «utzikeria politikoa handia» dela uste du; etxeko langileen eskubideak gainontzekoei parekatzeko nazioarteko hitzarmen bat dago, baina «estatuek ez dute berretsi nahi». Egoera horrekin lehen bailehen bukatu behar dela uste du abokatuak.

Sexu langileen egoera ere «apartekoa» da. Prostituzioaren alde ala kontra egon, «hortxe dagoen errealitate da eta erregulatu egin behar da, langileen eskubideak bermatze aldera». Duela gutxi, sindikatu bat sortzen saiatu dira, baina ez zaiela utzi salatu du. Errealitate «oso gordina» bizi dute.

Emakume autonomoak ere «zigortuta» daudela dio. «Saltzeko eredu basatiak» ez baitu laguntzen «haien baldintzak hobeak» izan daitezen.

Garbiketa lanak egiten dituztenak aipatu ditu. «Lan gaixotasunak pairatzeko arrisku handia dute; urte askoan garbiketan lana egiten aritu direnek eskumuturreko arazoak izan ohi dituzte». Baina oraindik, «aintzat hartzen ez den zerbait» dela dio.

Egora horien guztien  atzean «patriarkatua» dagoela dio. Eta horrelako kasuen aurrean, «defentsa zaila» izaten dela, legea, «langilearen kontra» baitago. Azkenean, «legegilea, patriarkatuaren parte da eta emakumeak zapaldu» egiten ditu. Hori horrela, «ekintza sindikala eta emakume langileei babesa ematea» da bidea.

Soldata arrakala

Azken aldian asko entzuten den terminoa da soldata arrakala, eta horren inguruan hainbat argibide eman ditu Agirresarobek. Izan ere, arrakala «ez da bakarrik emakumeek gizonek baino gutxiago irabaztea lanpostu berean egonda eta lan bera eginda». Soldata arrakala, «enpresa batzuetan emakumeek sarbiderik ez dutela ikusten dugunean ere ageri da».

Kristalezko sabaiak ere ederki definitzen du egoera zein den. Emakumeak, «maila baxuagoan dauden postuak kubritzera kondenatuta» daudela dio, eta haiek egiten dituzten lanek «aitortza gutxiago» dutela. Azken batean, ideia horiek daude soldata arrakalaren atzean.

Eguneroko etxeko lana

Batez ere, ordainpeko lanaz mintzatu bada ere, eguneroko etxeko lanen banaketaren inguruan ere aritu da Agirresarobe. Urteen poderioz eta borroka feministari esker aldatzen joan den zerbait dela esan du baina oraindik, emakumeen gain dago karga handiena arlo honi dagokionez: «lanean eta zaintza lanetan igarotako denbora batuta, emakumeek egunero ordubete gehiago egiten dugu». Horrek esan nahi du, «astean zehar egun bat gehiago» egiten dutela lan. Eguneroko bizimodua emakumeek sostengatzen dutela uste du Agirresarobek eta horrek, ondorio belala «bizitzeko, aisialdirako, sozializatzeko edo osasuna zaintzeko denbora gutxiago» dutela. Eta horrek, osasun emozinalean ere badu eragina.

Emakume askori haurdun gelditzeak arazoak sortzen dizkie lan munduan

Gaur egun oraindik, gezurra badirudi ere, haurdun gelditzeak arazoak sor ditzazke emakume baten bizitza laboralean. Haurdun gelditu haurretik, lan eskaintza gutxiago dago emakumeentzako gizonezkoentzako baino, haurdun geldi daitekeen hipotesi hutsagatik. Agirresarobek gai honi lotutako kasu ugari ezagutzen ditu. Kontatzen zuen, hainbat enpresetan, emakumeek haurdun gelditzeko asmorik badute, enpresari komunikatu behar diotela derrigor. Gaur egun oraindik, emakume bat haurdun gelditu eta kaleratzen duten enpresarik ere bada. Arrazoia, ‘bere hobebeharrez’ egiten dutela izan ohi da. Kontziliazioaz hitzegin ohi da baina hori «parregarria» dela uste du Agirresarobek. Emakumeek sufritzen duten zerbait da, gizonezkoen artean, ez da horrelako kasurik ezagutzen eta neurriak hartzea «behar-beharrezkoa» da.

Erreportaje hau GOIBERRI-k argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Langile bat hil da lan istripuan, Laudion

Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Eguneraketa berriak daude