PPk hipoteka lege berria onartu du, inoren babesik gabe

  • Atzo Madrilgo Kongresuan PPk bere botoei esker, beste inoren babesik gabe, hipoteka lege proiektu berria onartu zuen. PPk adierazi du hipoteka izan eta bazterketa sozialerako arriskuan daudenak babestuko dituela lege berriak.


2013ko apirilaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hipotekek Eragindakoen Plataformaren elkarretaratze bat. Argazkia: 20 minutos.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

PSOEko Leire Iglesiasen ustez, PPren lege berriak herri ekimen legegilean herritarrek jarritako esperantza pikutara bidali du. EAJko Pedro Azpiazuk esan du legeak biltzen duena justiziak eta gizarteak segituan gaindituko dutela Amaiurreko Rafael Larreinak salatu du PP berandu eta arduragabe dabilela herritarrek eragin ez duten krisiaren ondorioak kudeatzen. Bestalde, Hipotekak Eragindakoen Plataformak (PAH) eta beste hainbat taldek herri ekimen legegilea aurkeztua dute, baina PPk desitxuratu duela esanez, atzera bota dute. Beti ere, sinbolikoki, tramiteek aurrera segitzen baitute eta ez dago gelditzerik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude