Ricardo Costa Valentziako PPren diputatu ohiak onartu berri du bere alderdia diru beltzaren bidez finantzatu izan dela. Diru kantitate horiek kontuan izan gabe, 2016 amaieran alderdi popularrak 36 milioiko zorra zuen banku eta enpresa pribatuekin.
PPren inguruko datuak sueldospublico.com atariak eman ditu. Artikuluak zehazten duenez, zorra bi zatitan banatzen du Rajoy buru duen alderdiak: epe luzeko zorrak – hamabi hilabete baino gehiago – eta epe laburreko zorrak – hamabi hilabete baino gutxiagoko epean ordaindu beharrekoak –.
Lehenari dagokionez, deigarria da Banestok 37 milioi euro eman izana alderdi kontserbadoreari. Horietatik 14,6 miloi euro zor dizkio, baina lehen unean behintzat ez dirudi inongo presarik duenik dirua itzultzeko; 2036 arteko epea baitu. CAM bankuari ere dirua zor dio: utzi zizkion hiru milioietatik, 163.000 euro ditu ordaintzeko. Bi kasuetan kredituei ezarritako interes tipoa ohikoa baino malguagoa da: normalean interes tipoa aldakorra izaten da, PPren kasuan, aldiz, hainbat kredituren interesak euriborraren araberakoak dira. Beste batzuek, aldiz, interes tipo finkoa dute, batez beste, %7. 2016ko amaieran PPk epe luzeko 24 milioi euroko zorra zuen.
Falta den kapital kopurua epe laburreko zorrek osatzen dute. Esaterako, teorian behintzat, aurten itzuli beharko lizkioke Banco Popularri 6,8 milioi euro 2016ko hauteskunde kanpaina finantzatzeagatik. Horrez gain, hauteskunde autonomikoak ordaintzeko ere dirua eskatu zion eskuineko alderdiak: guztira, 12 milioi euro inguru. Bi zor motak kontuan hartuz gero, 36,2 milioi euroko zuloa zuen PPk 2016 amaieran.
Hauteskundeetako diru iturriei dagokienez, 2016an PPk 14,8 milioi euro jaso zituen diru publikotik. Zentimorik ez, antza, esparru pribatutik. Horietatik 2,7 milioi euro hedabidetako publizitatean gastatu zituzten. Beste 3,9 milioi euro propagandan eta harreman publikoak sendotzen joan zitzaizkien. Tramite guzti horiek halaber zulo handia utzi zioten alderdiari: ia 6,3 milioi euroko zorra utziz.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]
Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]
Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
Valentziako Generalitateko presidentearen aurka salaketa jarri du CGT sindikatuak, heriotzak saihesteko neurriak hartu ez izana leporatuta. Hogei bat eragile sozial eta sindikalek berriz, haren dimisioa eskatzeko manifestazioa antolatu dute hiriburuan, datorren larunbaterako.
Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]
Valentzian denboraleak eragindako hildakoen eta kalteen atzean faktore meteorologiko hutsak daudela pentsatzea inozoegia litzateke. Generalitateak larrialdia nola kudeatu duen salatu du askok, baita multinazionalen negozio egarria lehenetsi dela ere. Eta gune pobreenak kaltetu... [+]
Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]