ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 29a

Posta bidezko botoek zeresan handia izanen dute Nafarroako Parlamentuaren osaketan

Iru˝e Astitz Larunbe @arkkuso
2015eko maiatzaren 20a

Igandeko emaitzek Nafarroan aldaketa izateko aukera izanen den erranen dute: “Hamalau alderdi aurkeztu dira  Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetara. Horietatik zortzi izanen dira, inkesten arabera, 50 eserlekuen lehian egonen direnak”.

350.000 nafar inguruk bozkatzeko aukera izanen dute udal eta foru hauteskunde hauetan, zuzenean edo posta bidez. Behin betiko emaitzak ezagutu arte Nafarroako Parlamentuko osaketa nolakoa izanen den jakiterik ez dagoela adierazi du NUPeko irakasleak. “Posta bidezko botoek diferentzia txikia eskarriko dute. Diferentzia txiki horrek, ordea, diferentzia handiak sor ditzazke ditu gehiengoak lortze bidean”.

Aldaketaren aldeko alderdiak

Podemos alderdiaren erabakiak Nafarroan edo Madrilen hartuko diren da egun nafarrek buruan duten zalantza handietako bat, NUPeko irakaslearen aburuz. Feliuren arabera, Podemos, EH Bildu, Geroa Bai eta IE izanen lirateke gehiengoa lortzeko bidean akordioa eginen luketen alderdiak.

Aldaketa nork gidatuko duen bozkek ezarriko duten arren, negoziazio prozesu “luze” eta “delikatu” bat izanen dela aurreikusi du Feliuk. “Aldaketarako alderdiek” negoziazio prozesuan malgutasuna erakutsi beharko dutela nabarmendu du: “Oso garrantzitsua izanen da alderdi bakoitzak desberdintzen dituzten aspektuak alde batera uztea amankomunean dituzten elementuei so egiteko”.

Akordiorik ez lortzekotan eta lehengo itzuliko 30 egun natural igarota Parlamentua osatu gabe egonen balitz, hau disolbatu eta urria arte itxaron beharko dute nafarrek bigarren itzuliari ekiteko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Udal eta foru hauteskundeak 2015  |  Nafarroa

Udal eta foru hauteskundeak 2015 kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude