Sua kontrolatu nahian jarraitzen dute suhiltzaileek Portugalen. Larunbatean piztu da sua itxuraz tximistak jotako zuhaitz baten erruz, poliziak azaldu duenez, eta dagoeneko 61 dira hildakoak; horietako gehienak garretatik ihesi errepidean harrapatuta.
Azken hogei urteetan mundu osoan hildako gehien eragin dituen sutea da, eta litekeena da zifrek ondorengo orduetan gora egitea agintarien arabera. Zauritu asko daude eta baita desagertuak ere. Figueiro dos Vinhos eta Castanheira de Pera herriak zeharkatzen dituen errepidean hil dira zendutakoen erdiak. Beroa eta haizete gogorrak medio garra oso bizkor hedatu zen eta ibilgailuak harrapatuta geratu ziren sutan zeuden eukaliptoz eta pinuz inguratuta zegoen bidean.
700 suhiltzaile ari dira itzaltze lanetan eta Espainiatik eta Frantziatik ere Portugali laguntza bidaltzen ari dira.
Hiru dolu egun ezarri dituzte.
Lehen ministro Luis Montenegro buru duen AD koalizio kontserbadorea gailendu da Portugalgo Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozen %61 lortuta –iaz %51 eskuratu zituen–. Irabazleen artean Chega eskuin muturreko alderdiko hautagai André Ventura ere badago,... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]
Eskuin muturrak elkarrekin gobernatzeko gonbita luzatu dio eskuinari. Luis Montenegro irabazleak adierazi du hauteskundetan egindako promesari eutsiko diola, eta bakarrik gobernatuko duela. Alderdi Sozialistak gainbehera handia izan du.
Mas Vivienda programaren parte dira neurriak, “etxebizitzarako sarbidea errazteko” asmoz hartuak. Besteak beste, %15eko tasa gehigarria ordaindu beharko dute etxebizitza turistikoek eta etxeen erosleentzat bidaiatzeko urrezko bisa murriztuko du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Hilean 30 euro emango dizkie Portugalgo Gobernuak baliabide gutxi duten milioi bat familia baino gehiagori. Horrez gain, 44 produkturi BEZ zerga kendu die. Osasun ministroak jakinarazi du akordioa erdietsi dutela elikagaien banaketa zein ekoizpen sektoreko enpresekin.
Portugalek jasaten duen etxebizitza-krisiari aurre egiteko, inbertsioen truke bizileku-baimena ematen duen "Golden Visa" erregimena bertan behera utzi du gobernuak, eta indarrean daudenei aldizkako ebaluazioak egingo dizkie. Hala, turismoak etxebizitzen arloan eragiten... [+]
Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.
Ukrainaren inbasioa dela eta ez dela, azkenaldian asko ari da agertzen notizietan Roman Abramovitx oligarka portugaldarra. Bai, ondo irakurri duzue: portugaldarra. Idatzi behar duzuna aurreikusten duen teklatuak ere “errusiarra” jartzen du “oligarka”... [+]