Polonian independentzia judizialik ez dagoela iritzita, EBko erakundeetan boto gabe utz dezakete

  • Poloniak azken bi urteetan egin dituen erreformek botere judizialaren independentzia arriskuan jartzen dutela iritzita, Europako Batzordeak abian jarri du herrialdea EBko erakundeetan botorik gabe utziko lukeen prozesua.

Herritar ugarik egin zuen protesta Poloniako sistema judizialean egindako erreformen kontra.

2017ko abenduaren 20an - 16:13

Europako Batzordeak ohartarazpena bidali die Europar Batasuneko 27 estatuei, esanez Poloniako Gobernuaren programa legegilea arriskuan jartzen ari dela estatu demokratiko baten oinarrizko baloreak. Batzordearen ustez, herrialdeko gobernuak epaitegietan esku hartzeko aukera izateak arriskuan jartzen du estatu demokratiko baten oinarrizko funtzionamendua.

Frans Timmermans Batzordeko buruaren adierazpena jaso du The Guardian egunkariak: “Azken bi urteetan lege kopuru esanguratsu bat onartu da –hamahiru guztira–, zeinak arriskuan jartzen duen botere judizialaren independentzia eta botere-banaketa”.

Timmermansen arabera, Polonian ematen ari diren erreforma judizialaren eraginez, epaitegiak agintean den gehiengoaren menpe jarri dira. “Independentzia judizialik gabe, duda handiak sortzen dira EBko zuzenbidearen aplikazio eraginkorraren inguruan”, Batzordeko eledunaren esanetan.

Horrenbestez, orain arte inoiz aplikatu ez den Lisboako Itunaren 7. artikulua abian jartzeko prozedura mahai gainean dago. Artikulu hori indarrean sartzeak azken buruan eragin dezake Poloniak EBko erakundeetan botoa emateko eskubidea galtzea eta Batasunetik jasotzen dituen finantza-laguntzak galtzea.

Horretarako, ordea, EBko kide diren estatuek aho batez babestu beharko lukete neurria –The Guardianen arabera, Hungariako gobernu eskuindarrak adierazi du ez duela inoiz horrelako zerbait babestuko–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polonia
Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Poloniako ultraeskuina gobernutik botatzeko aukera eskura du oposizioak

PiS alderdi ultrakontserbadoreko Andrzej Duda presidenteak iragarri du haren alderdiko hautagaiari aginduko diola gobernua osatzea, boto gehien jaso dituelako. Halere, ez du nahikoa izango gobernatzeko, eta aldaketa letorke Poloniako Gobernura. Azken urteetako bilakaera ikusita,... [+]


Erromatar legioaren "hozkailua"

Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.


2023-10-03 | ARGIA
Pablo Gonzalez espainiaratzeko eskatu dute hamalau eurodiputatuk

"Pablo Gonzálezen erabateko babesgabetasun egoerak asko kezkatzen gaitu; oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen zaizkio". Hamalau eurodiputatuk (sozialdemokrata, berde eta ezkerrekoek) gutuna helarazi diote Poloniako Justizia ministro Zbigniew Zobrori... [+]


Eguneraketa berriak daude