Beste hiru hilabetez luzatu dute Pablo Gonzálezen atxiloaldia Poloniako epaitegiek

  • Prezemsyl eskualdeko epaitegiak erabaki du fiskaltzak eskatutakoa onartzea. Hau da, beste hiru hilabetez luzatzea Pablo González euskal kazetariaren behin-behineko espetxealdia, EFE berri agentziak informatu duenez. ARGIAk familiarekin baieztatu ahal izan duenez, baldintza beretan mantenduko dute, bisitarik edo senideei telefono deirik egiteko eskubiderik gabe. Dagoeneko 87 egun daramatza preso Polonian.

Pablo Gonzalez Polonian daukate preso, Errusiako espioi izatea egotzita.

2022ko maiatzaren 25ean - 11:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Epaitegiak atxiloaldia beste hiru hilabetez luzatzea erabaki du", adierazi dio Gonzálezen Poloniako abokatu Bartosz Rogasak EFEri.

Rogasak adierazi du Poloniako legearen arabera ez dagoela baimenduta auzitegiaren erabakiaren arrazoiketari buruz xehetasunik ematera. Helegitea aurkeztuko dute Rzeszówko apelazio auzitegian zazpi eguneko epean.

Errusian jaio eta Bizkaiko Nabarnizen bizi den 40 urteko kazetaria da Pablo González. Hamar urteko espetxe zigor arriskua du Polonian, kazetaritza egiteagatik. Erreportaje honetan bera nor den eta atxiloaldian zer gertatu zaion azaldu berri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.