Polizia indarkeria pairatu dutenen memoriari buruzko azterlana aurkeztuko du Nafarroako Gobernuak

  • Gaur, urtarrilaren 10ean, “Oroimena josiz” jardunaldia egingo da Baluarten. Bertan, Nafarroako Gobernuak José Luis Canoren, Germán Rodríguezen, Gladys del Estalen eta Mikel Zabalzaren familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana aurkeztuko du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 10an - 12:15
Argazkia:@fm983irratia

Gaur, urtarrilaren 10ean, “Oroimena josiz” jardunaldia egingo da Baluarten. Bertan, Nafarroako Gobernuak José Luis Canoren, Germán Rodríguezen, Gladys del Estalen eta Mikel Zabalzaren familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana aurkeztuko du.

Lana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko “Lera Ikergunea” gizarte antropologia ikerketa taldeak eraman du aurrera, eta partaideak Kepa Fernández de Larrinoa, Santiago Martínez Magdalena, Txuri Ollo Gorriti, Karlos María Irujo Asurmendi eta Cristina Saura izan dira.

Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Baluarteko Luneta aretoan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariaren hasierako hitzaldiarekin. Ondoren, Aingeru Epaltzak gidatuko duen mahai ingurua egingo da, eta hauek hartuko dute parte bertan: Karlos Irujo UPNAko taldeko kideak; Aingeru Cano José Luis Canoren anaiak; Rafa Aldai Gladys del Estalen adiskideak; eta Idoia Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak. Sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte.

Jardunaldiak, Nafarroako azken urteetako historian zergati politikoen ondorioz gertatu izan diren indarkeria kasuetako batzuk hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, senideek memoria eraiki duten moduari buruz familiek emango duten testigantza herritarrei hurbiltzeko aukera emango du.

Azterlanak, memoriaren ikuspegitik, gaur egun oraindik ere, erakundeen aldetik gertatu izandakoaren mailako erantzunik jaso ez duen Giza Eskubideen zapalkuntza jasan zuten familien aintzatespenari eta erreparazioari lagundu nahi izan dio. Horrez gain, azterlanak, idatzizko, argazkizko, ahozko eta ikus-entzunezko informazio zorrotza ere jasotzen du, eta azterturiko kasuen familia oroimen tipologia mota desberdinei, pribatuei eta publikoei, hurbilketa sozio-antropologikoa egiten zaie.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude