Politikaldiaren bitartez zientzia politikoak gizartera gerturatu nahi ditu Orreaga elkarteak

  • “Politikaldia Nazio Estrategian” jardunaldiak egingo dira abenduaren 13tik 15era bitartean, Orreaga elkarteak UEUren laguntzarekin antolatuta. “Menderakuntza arazo estrukturalei aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak herritarrei helarazteko asmoz” egingo dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.


2016ko abenduaren 12an - 11:27
Politikaldiaren aurkezpen prentsaurrekoa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Orreaga elkartearen ustez politikak duen garrantziaz ohartuta antolatu dituzte jardunaldiak. Zientzia politikoen arauak gizarteari erakustea ezinbestekotzat jotzen dute.

Hiru eguneko jardunaldiak izango dira eta egunak gaika antolatu dituzte. Abenduaren 13an arratsaldeko seietan emango zaio hasiera, Olatz Zugazti musikariaren aurkezpenarekin.

 “Politikaren Oinarrizko Kontzeptuak” izenburupean arituko dira lehen egunean. “Indar harremanetan dago oinarrituta politika, identitateen arteko indar harremanetan. Identitate horiek herriak dira. Ezinbestekoa da jakitea zein herrirekin identifikatzen garen, jakiteko zein jokotan sartu eta zeinetan ez”, diote antolatzaileek. Besteak beste Unibertsitateko ikasle eta irakasleek hartuko dute parte, tartean, Jesus Arregi EHUko irakaslea, Mikel Erauskin ekonomilaria eta Ane Ablanedo NUPeko eta UEUko irakaslea.

Abenduaren 14an “Burujabetasunetik” izango da goiburua. Kontzeptu dinamikoa da burujabetza antolatzaileen ustez, “herriek eguneroko ekintza guztietan mantendu eta erabili beharrekoa”. Orreaga elkartearen esanetan “herri psikologian erraietaraino barneratuta” dagoen gutxiagotasun konplexua gainditu beharra dago. Besteak beste Pako Aristi idazleak eta Eneko Bidegain idazle, kazetari eta irakaslea arituko dira gaiaren inguruan hizketan.

Jardunaldien azken egunean, abenduak 15, “Estatuaren Berrezarpena” goiburuarekin arituko dira. “Euskal herriak inoiz ez dio uko egin bere nazio izaerari, ezta orain hamabi mende eraiki zuen eta bortzaz kendu zioten estatuari ere”, azaldu dute. Estaturik gabeko herriak erakundeak indargabeturik dituela azaldu nahi dute eta horrek harreman politikoen jokoan deus egin gabe geratzea dakarrela. Hizlarien artean Asisko Urmeneta irudigilea eta Naroa Anabitarte EHUko irakaslea egongo dira.

Honakoa da jardunaldien egutegia:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Burujabetza
"Herri aktibazioa" bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


2025-06-02 | Iratzar Fundazioa
Herrigintza eraldatzailea
MULTIMEDIA - solasaldia

Zerk egiten du nazio zapaldu bat burujabeago egunerokoan? Nola indartu daitezke zatitutako lurralde eta herritarren arteko zubiak eta harremanak? Posible al da, estaturik gabe, Euskal Herria gaurdanik eta arloz arlo eraikitzen eta artikulatzen joatea? Eta horretan eskutik aritu... [+]


Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak egin ditu Tafallan, herri mugimenduen arteko harremanak saretzeko eta indartzeko

Jende andana bertaratu zen Nafarroako hirira larunbatean, BAM Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak antolatu zituen azokara nahiz hitzaldietara. Egun osoan zehar giro polita nagusitu zela azpimarratu du Itziar Moreno BAMeko kideak. Gainera, Morenok adierazi du "ondorio... [+]


"Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek"

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


Itzalaldiak agerian utzi duena

Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Burujabetza eta herri boterearen aldeko topaketak Tafallan

Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


"Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek"

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


2024-10-28 | Iñaki Landazabal
Burujabetza eta alderdi politikoak

Bizi garen gizartea erabat oinarrituta dago menpekotasunean. Mendeetan zehar gure bizitza horren arabera eratu da, eta poliki-poliki erabakitzeko eskumena, askatasuna eta burujabe izatea murriztuz joan dira. Batzuetan bortizki kendu dizkigute; besteetan, ordea, geuk eman ditugu... [+]


Teknologia
Publikoa ai do!

Euskal eskola publikoetan irakasleek sekulako lana egiten dute aniztasuna kudeatzen. Euren lana egiteko modua berrasmatu behar izan dute azken urteetan. Konplexuagoa bilakatu den mundu honetan pertsona izatea zer den esploratzeko laborategiak iruditzen zaizkit eskola publikoak... [+]


‘Hamarreko bitxia’ ipuin liburu kolektiboa argitaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzak 2021etik antolatzen du Geuretik Sortuak sormen beka. Oraingoan, literaturaren alorrari dagokion Hamarreko bitxia ipuin liburua aurkeztu dute Donostian.


2023-12-07 | Kronika
Energia bulegoa ireki da Hernaniko Burujabetzen Etxean, Iturolan

Herritarrei eta Hernaniko enpresei energia aholkularitza eskainiko die.


2023-12-06 | ARGIA
Gaur, abenduak 6, ARGIAn lanean ari gara normaltasunez

Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.


Eguneraketa berriak daude