Politika linguistikoa

  • "Thank you for visiting the University of Navarra". Argi dago nortzuk diren ingelesa bigarren hizkuntza ofiziala tratatzeko interesa dutenak.


2016ko urtarrilaren 21ean - 12:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joan den osteguneko Garak, OPUSen langileen osasuna zaintzeko hitzarmenaren eskandaluaren harira, zeharka bada ere, Nafarroako politika linguistikoaren gorabeherak ulertzeko klabea den argazki oso interesgarri bat argitaratu zuen. Argazkia, Iñigo Urizena. Klinika unibertsitarioaren fatxadaren plano orokor bat da, izena nabarmen ikusten dela: Clinica Universidad de Navarra fatxadaren aurrean dagoen kartel handi batek, ordea, galarazten du fatxada bere osotasunean ikustea. "Gracias por visitar el campus de la Universidad de Navarra", aldarrikatzen du txartelak, eta azpian, letra tipo eta tamaina berdinarekin, "Thank you for visiting the University of Navarra". Argi dago nortzuk diren ingelesa bigarren hizkuntza ofiziala tratatzeko interesa dutenak.

(Jon Alonsok Euskalerria Irratirako egindako iritzia eta CC lizentzia medio ekarria).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!