Brahms en 5. Dantza Hungariarrak plazera sortzen du. Boticelliren Venusen Jaiotzak ere. Orgasmoek baita. Plazera bat-batekotasunean era automatikoan zanpatzen gaituen ongi izate hutsa da: estasiaren ondar mugikorretan itotzen ariko bagina bezala, hortxe dago plazera eta gu bere menpe, gozagarria zaigun horretaz gozatzen.
Plazera ez da etereoa, plazerak gorputza du gotorleku eta gorputzetan sortzen da. Dena egon behar den bezala badago kotxeko kontaktuan giltza sartu eta kotxea martxan jarriko da, giltza sartzen duenak mekanikako ezagutzak izan edo ez. Ez dakigunontzat, kotxeek dituzten ikus entzunezko teknologiak suerta daitezkeen intzidente ugarien berri ematen digute. Adibidez: hainbat argitxo pizten dira zeozer gaizki dabilela adieraziz. Eta tira, horrek kotxeekin elkarbizitzan laguntzen digu, nahiz eta zalantza ugari izan kotxeen lagungarritasunaz –baina albo gaiak albo batera utzi behar–.
"Plazera ez da etereoa, plazerak gorputza du gotorleku eta gorputzetan sortzen da"
Gizakiok ere argi gorriak ditugu eta hauen kudeaketa beharrezkoa da. Homeroren Odisean Ulisesek hegadunak ziren sirenen kantu magikoak entzun nahi zituen. Kondairen arabera, gizaki magiko hauen abestiak entzuteak inoiz inork sentiarazi zezakeen plazerik gorenena omen zelako. Ulisesek bazekien plazer horren bizipena izugarri arriskutsua zela: entzuten zutenek zorabiatu, itsasora erori eta sirenek zanpatzen omen zituzten. Ulisesek nahiaren bulkadari jarraituz hiru neurri hartu zituen sirenen abestiak entzun ahal izateko: batetik, bere gorpua mastan kordelekin gogor lotu zuten; bestetik, tripulazioko itsasgizon guztiak belarrietan zerako tapoiak jartzera behartuak izan ziren; eta azkenik, sirenen ibilbidean edozer gertatuta ere itsasgizonek arraunean jarraitzeko agindua ez hausteko, hausteak heriotza ekar zezakeenaren mehatxu egin zieten. Eta zer gertatu zen? Ulisesek sirenen abestiak entzun ahal izan zituen: guztiz liluratu eta zorabiatu omen zen… mastan hain ondo lotua zegoenez ezin izan zuen bere burua askatu sirenengana joateko: sutsuki saiatu zen kordelak askatzen baina ezin, hortaz tripulazio guztiko itsasgizonei garrasika erreguka aritu zen mastatik askatzeko eskatuz baina guztiek zerazko tapoiak zituztenez ezin izan zioten entzun eta ez zioten amen egin. Eta bai, neurri baten bada ere, garaile ziren.
Eta neurri batean ere denok gara Ulises, klasikoak gustuko izan edo ez. Gure ibilbideetan denoi pizten zaizkigu argi gorriak. Argi gorriak komenigarritasunaren argiak dira, argi gorri piztuak etorkizuneko kalteak ekiditeko gure ibilbidean so egin behar dugunaren adierazleak dira. Ulises berak plazeraren tentagarritasunaren boterearen arriskuaz ohartua neurriak hartu eta plazeraz gozatu izan ahal zuen, alegia.
Argi gorriaz jabetzeaz eta neurriak hartzea ez omen dago denen borondateen esku, hasiera baten behintzat. Bulkadak eta ego hauskorren hauskortasunaren areagotzearen bizipena argi gorrien aurrean: errepide bazterretan gasolina gabe geratu direnen kotxeen argi gorriak. Oraina eta etorkizunaren arteko amildegian txiki-txiki eginak geratu diren bonbilla umezurtzez beterik ere badago bizitza, alegia.
Ulisesen burmuinaren nukleo accumbens-ak dopamina nahi zuen; sirenen eta hauen kantuez gozatzea plazerean murgiltzea baitzen. Sirenek bat-batekotasuneko plazer intsentsuena eskaintzen omen zuten. Itsasgizon asko beraien bizitza eman zuten dopaminaren truk sirenen mokadu bihurtuz. Ulisesek plana diseinatu eta lortu ahal izan zuen.
Gasolina faltaren argia piztu eta beste alde batera begiratzen duenaren etorkizunaren aukeretako bat ibili ezin daitekeen ibilgailuaren metamorfosia da. Eta etorri daitekeenari karta gabeko hordago botatze horrek, dopamina sortzen omen du ere.
Diotenez, John Lennonek ume zenean bere amari handitan zer izan behar zuen galdetzean, bere amak zoriontsu izan behar zuela esan omen zion. Zoriontsu izatea. Zoriontasuna beste neurotransmisore batzuekin erlazionatzen da: sistema serotoninergikoekin eta oxitozinarekin, besteak beste. Hauek ez dira bat-batekotasuneko lorpenekin erlazionatzen, hauek helburu etikoekin eta zaintzarekin lotuak daude.
Dorian Greyren erretratua. Oscar Wilde. Hedonismoa eta eudemonismoaren arteko talka. Hedonismoa bat-batekotasuneko plazerak eta dopamina; eudemonismoa antolakuntza, bizitzaren kalitate etikoa eta sistema serotoninergikoak eta oxitozina. Dopaminaren beharrak menpekotasun desberdin asko sortu ahal ditu. Menpekotasunak: argi gorriak.
Gure gizartea, bai zurea eta nirea: gizabanakoen lorpen material estetikoenen liluraren eta plazeren kondairaz eta istorioz beteta dagoen gizarteratze prozesuan aurkitzen gara denok. Adibidez: gehiengoarentzat tentagarriagoak omen dira silikonaz puztutako emakumeen titiak esnea ematen dutenak baino; sozialki erotikoagoak omen dira burusoilak diren zakil eta alu minduak nahiz eta ile gabetasun horretan ebolutiboki haurtzaroan kokatua egon (errebisatu beharreko apetitua da hori, trikotilomani mota bat, alegia) era naturalean direnak baino. Eta orokorrean inork ez du zahartu nahi: denok gara neurri desberdinetan Dorian Gray.
Gizarteratze prozesuan barneratu izan ditugun kondairen edukien lorpenak, aipatu berri ditugun adibideak barne, eta soilik bat-batekotasunaren plazerak asebetetzeak dopamina sortzen du. Eta sortuko digu kortex prefrontal gabeko artalde izaten jarraitu nahi dugun heinean. Barkatu kortex prefrontala ez da aurkeztua izan, era laburrean: hau burmuinean aurkitzen den gunea da, filogenetikoki berriena eta bertan pentsamendua eta gaitasun kritikoa kokatzen dira, besteak beste. Eta tira, ardiak oso gustuko ditut.
Sendatzeko eta hiltzeko ahalmena duen bisturiak bezala, gizakiok soilik plazerean kokatzeko edota plazera era desberdinetan ahalbideratzeko eta etikarekin uztartzeko gaitasuna izanda, eta gizarteratze prozesuan barneratuak izan ditugun helburu estetiko materialista indibidualisten protagonismoa alde batera utziz, dopaminaren boterea ezagutuz, eta kortex prefrontalaren bidez eta oxitozina eta zirkuitu serotoninergikoak aktibatuz, gizabanakoak ere elkarlanean etikaren irizpideen bidez zoriontasunez zoriontasunaz gozatzen dugu eta gozatzen jarraitu behar dugu. Hortxe ba argi berdea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]
2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.
Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]
Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]
Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]
Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]
Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.
Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01). Hemen... [+]
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]