Espainiako Estatuko, AEBetako, Frantziako eta Erresuma Batuko hainbat erakunderen artean sortu dute Transnational Workers Network izeneko sarea.
Langileen Konferentzia Digital Globala topaketa egin dute bost herrialdetik gorako partaidek, El Salto hedabideak informatu duenez. Transnational Workers Network (TWN) delakoa aurkeztu da konferentzian horretan, Langileen Nazioarteko Sarea. Plataforma digitalez baliatzen diren enpresetako langileen eta taxisten eskubideak defendatzeko asmoz sortu dute. Ekimenak sektore horietako eragile, sindikatu eta langile gehiago barnebiltzeko asmoa du, gero horien arteko harremanak garatu ahal izateko.
Teknologia erraldoien agerpenagatik eta desarautze-prozesuek eraginda, enpresa transnazionalak hazi egin dira, eta autonomo faltsuaren figura hedatu da. “Aplikazio disruptibo horiek herrialdean sartu eta legeak aldatzen saiatzen dira euren negozio eredua inposatzeko. Eredu hori estatuaren prekarizazioan eta zergak ez ordaintzean oinarritzen da ", azaldu du Tito Alvarez Taxi Project 2.0 proiektuaren bozeramaile eta koordinatzaileak, Espainiako Estatutik sindikatu globala sustatu duen erakundeetako bat da berea.
Taxilarien plataformaz gain, RidersxDerechos, Glovo edo Deliveroo, Collectif des Livreurs Autonomes de Paris (clap), Mobile Workers Alliance (mwa) edo Service Employees International Union (SEIU) enpresen banatzaileen kolektibo antolatuek ere parte hartu dute sarean. Konferentziako partaideen arabera, “langileen batasuna” antolatu nahi dute, jarduera estrategikoa zehaztu eta lan eskubideak egituratzeko proposamenak egiteko. Laburbilduz, Sonia Abellán kidearen arabera, helburua da praktika horien eraginpean dauden pertsonek "beren eskubideak defendatzeko tresna izatea" eta "Gig economy delakoaren enpresa handiei aurre egitea, plataforma bateratuaren eta estrategia bera erabiliz".
"Negozio eredu hau berritzaile gisa aurkeztu ziguten, baina ez da hala, lan prekarizazio moduak ez baitira gatazka berria, ezta batere berritzaileak ere, nahiz eta berrikuntza erabili banatzaileak autonomo faltsu gisa izateko argudio nagusitzat", deitoratu du Nuria Soto RidersXDerechos elkarteko kideak. Gainera, Sotok azaldu duenez, teknologia horiek bateragarriak omen dira lan-eskubideekin, tresna informatiko berberak erabili dituzten banatzaileen kooperatiben esperientziei erreferentzia eginez, eta "ez da legea enpresa horien neurrira aldatu behar, legea betearazi baizik". Ekona kooperatibako Isabel Chaconen ustez, "digitalizazioak ez du berez txarra izan behar, modernizazioa da, baina kapitala menderatzen dutenek modernizazio horren azpian mozorrotzen dute lan-ustiapen berria".
Arazo globalaren aurrean irtenbide globala proposatu dute. Enpresa mota horiek berdin jarduten dute herrialde guztietan, eta tokiko garaipenak ere estrategia globalera eraman behar dira. "Ikusi dugu estatu mailan garaipenak lortu direnean, herrialde horiek ez dutela beren ibilbidea egin gure mugetatik kanpo, baita Europako Batasuneko herrialdeetan ere, non antzeko lege asko dugun; beraz, lan hori galdu egiten da eta ez da iristen gainerako lankideengana", deitoratu du Taxi Project 2.0ko kideak. Hori dela eta, borroka bateratua “funtsezkoa” dela uste dute, eta edozein langile, plataforma, sindikatu edo elkarteri proiektuarekin bat egiteko deia egiten diote. "Uberren aurkako borrokan konturatu ginen batasunez irabaz dezakegula enpresa erraldoiaren aurka", esan du Alvarezek.
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]
1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu