Plastikorik gabeko munduko lehen supermerkatu korridorea ireki dute Amsterdamen

  • Plastikorik gabeko 700 produktu baino gehiago egongo dira eskuragarri, Ekoplaza supermerkatu-kateko denda pilotu berrian.


2019ko urtarrilaren 15ean - 13:00
Argazkia: @wef
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Plastikorik gabeko" supermerkatu korridorea inauguratu dute Amsterdamen eta urte amaierarako, Ekoplaza supermerkatu-kateak Herbehereetan dituen 74 sukurtsaletan irekiko ditu.

Material biologiko konpostagarri berriak probatu eta beira, metala edo kartoia bezalako material tradizionalak erabiliko dira.

Korridoreko produktuek "plastikorik gabeak" moduko etiketa ere izango dute, erosleei plastikozko ontzirik ez duten produktuak erraz identifikatzen laguntzeko.

Plastic Planet ingurumen taldeak adierazi duenez, “plastiko bidezko kutsaduraren aurka borrokatzeko momentu historikoa izan da eta supermerkatu britainiarrei Ekoplazaren eredua jarraitzeko eskatzen diegu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
Eguneraketa berriak daude