Plastikoa birziklatzen duen lantegi bat erre da Sondikan

  • 03:00etan hasi da sutea eta enpresak dituen hiru industria-nabeetatik bat guztiz suntsitu da.

Bizkaiko suhiltzaileak sua amatatzen. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak, @BomberosBizkaia Twitterren.

2022ko uztailaren 22an - 11:25

Zangroiz industrialdean jazo da sutea, Sondikan (Bizkaia). Sutea 06:00etatik kontrolpean dago, baina industria-nabearen sabaia behera jauzi da. Gauez piztu denez sua, ez da inor atera behar izan nabetik, hutsik baitzegoen.

Suteak sortu duen ke lainoa handia izan da eta ohartarazi dute, lantegian maneiatzen duten materiala kontuan hartuta, kea oso toxikoa izatea posible dela.

Berriak informatu duenez, duela bi aste beste sute bat piztu zen enpresa berean, gaurkoa baina txikiagoa. Iaz beste sute bat ere pairatu zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Suteak
Pirozenoa: Su Aroan murgiltzen ari gara

Suak geroz eta leku gehiago hartzen du albisteetan. Azken urteetan sute askok partida irabazi digu, planeta osoan zehar. Egungo suteak ez dira lehengoak bezalakoak, erasokorragoak dira eta planeta sakonki aldatzen ari dira: Pirozenoa dei genezakeen garaiaren atarian jarri... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.


Suteen arrisku "oso altua" dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


Suteek 43 hildako eragin dituzte Mediterraneo inguruko herrialdetan

Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.


2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Ipar hemisferioko muturreko beroak sute handiak eragin ditu

Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.


Eguneraketa berriak daude