Euskal Herri osoan alerta laranja ezarri dute tenperatura altuengatik

  • Alerta gorria ere jarri dute eskualde batzuetan: zehazki, Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean.

Tenperaturek goia joko dute asteazkenean eta alerta laranja eta gorria ezarri dira Euskal Herriko hainbat tokitan. Argazkia: EiTB / Gurutze Azcarate

2023ko abuztuaren 23an - 10:31
Azken eguneraketa: 2023-08-24 09:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskalmetek alerta laranja jarri du asteazkenean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, "muturreko tenperatura oso altuengatik". 12:00etatik 21:00ak arte; kostaldean 36 graduko gehienezeko tenperaturak espero dira, 40 gradukoak isurialde atlantikoaren barnealdean eta 39 gradukoak Ebro ondoko eskualdean eta Araba erdialdean. Zenbait gunetan arratsaldeko uneren batean, 41-42 gradura iritsi daitekela abisatu dute. Abisua zorroztu du eskualde batzuetarako, 15:00 eta 18:00 bitarterak: zehazki, alarma gorria ezarri du Bizkaiako eta Gipuzkoako kostaldeetan, Ebro ondoko eskualdean, Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan eta Arabako erdialdean. Ostegunerako ere antzerakoa da abisua.

Nafarroa ere alerta laranjan dago, aemet-ek ezarrita. Gainera, lehorteagatik, Nafarroako Gobernuak suteen ohartarazpena egin du, "muturrezko arriskua" baitago. Kontuz ibiltzeko eskatu dute, eta debekatu dute bai barbakoak egitea bai piroteknia materialak erabiltzea. Ipar Euskal Herriarentzat ere gauza bera: Pirinio Atlantikoetako prefeturak ere alerta laranja jarri du, 40-41 graduko gehienezko tenperaturak espero direlako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Eguneraketa berriak daude