Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek

  • Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.

Hiru eta sei urteko haurren ikasgela eta irakasleen bilera gelak hartu dute su. Euskal Irratiak

2024ko urriaren 29an - 13:13
Azken eguneraketa: 21:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehen iluntzeko 21:30 aldera eman zieten auzokideek sutearen berri suhiltzaileei. Ikastolako gurasoak izan ziren lekura gerturatzen lehenak, ondoren heldu ziren suhiltzaileak, eta ordurako eraikinaren teilatua eta zenbait ikasgela kiskalita zeuden. Hendaiako (Lapurdi), Donapaleuko eta Iholdiko (Nafarroa Beherea) suhiltzaileak joan behar izan zuten sua itzaltzera. Nahiz eta ezbeharraren kausa zehatza ez den den argitu oraindik, sua kutxa elektroniko batek piztu duela uste dute suhiltzaileek. 

Eraikina hutsik zegoen sutea gertatutakoan, eta ez da kalteturik izan. Ikastolako gurasoek esan dutenaren arabera, inor zauritu ez den arren, kalte materialak “larriak” izan dira. Eraikinaz gain, su hartu duten espazioetako eta ikasgeletako material informatikoa zein pedagogikoa “guztiz hondatu” da. 

 Arberoa Ikastolako zuzendariak France Bleu irratian jakitera eman duenez, azaroaren 4an klaseetara itzuli eta ikastetxea berriz irekitzea aurreikusten du, baina ez du zehaztu nora bideratuko dituzten ikasleak. Seaskako gurasoen elkarteak gertatutakoari konponbidea emateko alternatiben bila hasiko dira.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...