Plastiko beltzen kontra agertu arren, Gipuzkoako Aldundia erdibidean geratu da

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak oharra kaleratu du Hondarribiko jaietako alardean Jaizkibel konpainia parekidearen kontrakoek azken bi hamarkadetan erabili izan dituzten plastiko beltzak ez jartzeko eskatuz. Baina Aldundiak uste du “festak bizitzeko modu desberdinak” direla emakumeak baztertzen dituzten konpainiena eta desfile parekidea. Aurrerapausoa da oharra ala denak antzeko samar jarraitzen du?


2018ko irailaren 06an - 13:52
Jaizkibel Konpainia Hondarribiko kale nagusian gora (argazkia: Gipuzkoa.eus).

Bada edalontzia erdi beteta ikusten duen jendea, baita edalontzia erdi hutsik ikusten duena ere. Zehatzak izatekotan, ordea, edalontziko ura erdiraino iristen dela besterik ezin da esan, ez gutxiago, ezta gehiago ere.

Hondarribiko alardean emakumeek gizonen baldintza igualetan parte hartzeko eskatu zutenetik piztu zen gatazkarekin antzeko zerbait gertatzen da: optimistek edalontzia erdi beteta ikusteko motibo bat gehiago izango dute Gipuzkoako Foru Aldundiak ostegun honetan publikatu duen oharra irakurrita. Denis Itxaso Diputatu nagusiordeak iragarri du Hondarribian izango dela larunbatean eta bi desfileak ikusiko dituela: emakumeei kantinera paperean bakarrik parte hartzen uzten dien alarde baztertzailea eta emakumeek gizonen rol berdinak bete ditzaketen Jaizkibel konpainiaren alarde parekidea.

Gainera, Aldundiaren oharrak eskatu du Jaizkibel konpainiaren kontra urtero ateratzen diren plastiko beltzak erretira daitezela. Berritasuna da hori, aurtengo ekainean Gipuzkoako Batzar Nagusietan ikusi zenaren aldean jarrera diferentea dakar: orduan, Irungo alardearen atarian, oposizioa ahalegindu zen onartzen erdibideko zuzenketa bat, zeinaren bidez Aldundiak alarde parekideari babes instituzionala emango zion. EAJk, PSEk eta PPk atzera bota zuten.

"Festa bizitzeko bi modu" daudela dioen teoriari eusten dio Gipuzkoako Aldundiak oraindik, emakumeen eskubideak eta haien bazterketa maila berean jarriz

Festak bizitzeko bi modu?

Berritasunen kapitulua hor bukatzen da, nolanahi ere. Aldundiaren azken oharrak eskatzen du “festak bizitzeko modu desberdinak begirunez eta pozez bizitzea, hori baita liskarrak gainditzeko eta topaguneak aurkitzeko modurik onena”.

Aurrerapausotzat har daiteke? Bai, kontuan izanda EAJk eta PSEk gobernatzen dutela Gipuzkoako Aldundia, alegia, hurrenez hurren Bidasoaldeko alardeen gatazkak piztu zirenetik Hondarribian eta Irunen agindu duten bi alderdiek –zeinak emakumeak baztertzen dituztenen alde lerratu diren azken bi hamarkadetan–. Baina Gipuzkoako instituzio nagusiak arazoa “festak bizitzeko modu desberdinen” markoan kokatzeak aukera asko ematen dizkio edalontzia erdi hutsa dagoela uste duenari, pentsatzeko denak bere horretan jarraitzen duela.

Izan ere, Jaizkibeleko kideek urteetan jasan duten bullying-aren sinboloari publikoki muzin egin arren, Diputazioak ez dio heldu oraindik Hondarribiko festetako gatazkaren muinari: 2014an Arartekoak argitaratu zuen ohar batek esplikatzen zuen moduan, “emakumeek eta gizonek alarde publikoan berdintasunean parte hartzeko eskubidea ez aitortzetik” dator alardeko gatazka.

Eskubide kontua baita. Eta eskubideak, betebeharrak bezala, berdinak dira herritar guztientzat. “Alardea bizitzeko moduak”, “sentimenduak” eta abar oso errespetagarriak dira eremu pribatuan, nork bereak eduki ditzake, baita adierazi ere, besteen eskubideak urratzen ez dituen bitartean.Baina instituzio publikoak herritar guztien eskubideak bermatzeko daude.

Alarde parekidearen kontra urtero errepikatzen den erasoaren kontra agertuz –hitz hori, “erasoa” erabili du Aldundiak oharrean– Foru Gobernuak zor txiki bat kitatu du, hitzez bada ere: ez dago eskubiderik jaietan parte hartzeko eskatu dutenei maila horretako jazarpena egiteko.

Zor handia geratzen da kitatzeko ordea: inor diskriminatuko ez duen jaia bermatzea. Alor horretan, instituzioek beren ardurari uko egin diote urtetan. Edalontzia ez dago erdi betea, ezta erdi hutsa ere. Edalontziko ura erdiraino iristen da. Eta Gipuzkoako Aldundiak erdibidean egoten jarraitzen duela dirudi.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


"Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?"

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


Eguneraketa berriak daude