Azken urteotan hainbat krisi izan ditugu. Lehenik, 2008ko mundu mailako eta efektu suntsitzaileak izan zituen krisi ekonomikoa izan zen, zeinetatik 15 urte geroago oraindik ez garen suspertu. Ondoren, mundu mailako pandemia larri baten ondoriozko krisia etorri zen, eta, azkenik, prezio eta inflazio krisi berri batean murgilduta gaude, ustez, Europan eman den gerra baten ondorioz sortu dena. Hala ere, inori ez dio ihes egiten “koiunturazko” krisi horien guztien azpian badagoela zerbait merkatuak funtzionatzeko darabilen eskaera eta eskaintza legeetan sor daitezkeen arazo soiletatik haraindi doana.
Komunitate zientifikoak jakinarazi duenez, gizateria, bere betiereko hazkundearen dinamikan, planetak dituen mugen kontra talka egiten ari da. Metabolismo kapitalista batean oinarritutako hazkundea, baliabide naturalak ahitu arte ustiatzen dituena. Kontuan izan behar dugu Lurrak sistema itxi bat bezala jokatzen duela, kanpoaldearekin trukatzen duen energia bakarrenetakoa eguzkitik iristen zaion energia delarik. Lurrak duen materia kantitatea kasik guztiz konstantea da, eta, beraz, lehenago edo geroago, erauzi eta erabil daitekeenaren mugekin egiten dugu topo.
Zientzialariek bederatzi muga kritiko zehaztu dituzte Lur planetaren zikloetan, eta muga horiek gainditzear egonen lirateke edota jadanik gaindituta. Azken horiek oso nabariak dira, besteren artean, Sustrai Erakuntzak Nafarroan aztertzen dituen gatazketan: biodibertsitatearen galera, adibidez, poligono eolikoetan hegaztiak hiltzeagatik gertatzen dena, edota nitrogeno eta fosforo zikloak gainezka egitea eragiten duten nekazaritza eta abeltzaintza industrialaren kasua, lurzoruaren erabileran ematen diren aldaketak, eremu naturalak murrizten dituztenak, meatzeen kasuan bezala (magnesitak Erdizen edo potasa Mina Mugan), urtegiak, AHT, etab., edo erregai fosilak erretzeak eragindako aldaketa klimatikoa. Eta bizitzan inpaktu latza duten muga horiez gain, lurretik erauzi dezakegun mineral eta energia fosil kopuru mugatuaren afera gaineratu beharko genuke.
Zientzialariek bederatzi muga kritiko zehaztu dituzte Lur planetaren zikloetan, eta muga horiek gainditzear egonen lirateke edota jadanik gaindituta
Honela, egun bizi ditugun krisialdien jatorria ekoizpen eta kontsumo sistema hegemonikoak muga horiek guztiak gainditu izana da. Beraz, pairatzen ditugun krisi sanitario, militar, ekonomiko, kultural eta sozialak egun murgilduta gauden krisi ekologiko eta baliabide-krisi larri hau dute atzean. Gertakari horien aurrean, gurea bezalako planeta mugatu batean posible den irteera bakarra Lurrak eskaintzen dizkigun baliabide eta zerbitzu naturalen erabilera murriztea da. Murrizketa nahi eta nahi ez gertatuko da, edo, dagoeneko gertatzen ariko litzateke.
Egoera horren aurrean, bi modutan ekin dezakegu: Ipar Munduko herrialdeetan gaur egungo antzeko bizimodua mantentzen saiatu gaitezke, baina gero eta jende gutxiagorengana mugatuta eta gainerako jendea hala moduz bizitzen utzita (kapitalismo ekofaxista), edo planeten mugetara egokitzen saiatu gaitezke modu demokratiko eta ekitatibo batean, planetako biztanle guztiak aintzat hartuta. Azken hori Ipar Globaleko ekonomiaren eta ekosistemen erabileraren desazkunde planifikatu batean oinarrituko litzateke, planeten mugetara egokitutako bizi-maila bat lortzeko helburuarekin gizateria osoarentzat.
Bi aukeren aurrean, gobernatzen gaituzten botere-egiturek, politikoek zein ekonomikoek, lehenengo aukeraren antz handiagoa duten irtenbideak proposatzen dituzte. Gaur egungoa bezalako sistema ekonomikoa mantentzen saiatzen dira, baina eskala handiko energia berriztagarrien ustiapenean oinarrituta. Beste behin ere, planetaren mugak kontutan hartu gabe jarraitzen dute.
Energia berriztagarrien zabalkundean bakarrik oinarritutako erantzunak arazo ugari ditu
Nafarroako energia berriztagarrien boom berria izeneko txostenean azpimarratu genuen bezalaxe, energia berriztagarrien zabalkundean bakarrik oinarritutako erantzunak arazo ugari ditu. Ekoizpena aldizkakoa da, eta nekez gorde daiteke. Mineralen erauzketa asko handitu beharko litzateke energia berriztagarriak ezartzeko. Eta ez lirateke nahikoak izango gaur egun dugun energia-kontsumoa mantentzeko. Hori dela eta, energia berriztagarriak eskala handian hedatuz gero, Hegoalde Globaleko lurraldeen kolonialismoa mantendu edo areagotu egingo litzateke eta estraktibismoak espazio naturalak suntsituko lituzke, metropolien kontsumoa mantendu ahal izateko.
Horren guztiaren aurrean, Sustrai Erakuntza Fundaziotik sistema sozioekonomikoa aldatzeko hainbat proposamen egin izan ditugu askotan, positiboki planifikatutako desazkunde planifikatu baterantz eramango gintuzkeena. Zentzu horretan, datozen hilabeteotan ideia horiek dokumentu zabalago eta zehatzago batean garatzen saiatuko gara. Hona hemen modu sintetiko batean ikuspegi horretara bideratutako lan-ildo batzuk:
1. Ezinbestekoa da planetaren mugak eta horiek gainditzearen afera eta errealitate berrietara egokitzen diren aldaketen beharra zabaltzea eta sozializatzea. Modu positiboan transmititu behar da gaia, aldaketak onuragarriak izango baitira gizarte berdinzaleago, inklusiboago eta iraunkorragoa lortzera bidean.
2. Datozen aldaketa sozial eta ekonomikoek gizartearen erresilientzia-gaitasuna probatuko dute. Ondo kohesionatutako gizartea behar dugu, eta, horretarako, asoziazionismoa, boluntariotza eta elkarrekiko laguntza sustatzen dituzten neurriak ezarri beharko ditugu, indibidualismoa, norberekoikeria, esplotazioa eta kosta ahala kostako onura nagusi diren eredu kapitalista baten aurrean, gainditu behar duguna.
3. Ipar Globalean lehengaien eta energiaren kontsumoa era boluntario eta antolatu batean murriztu behar dugu. Horrek aldaketak ekarriko ditu bai tekniketan eta produktuetan, bai portaera eta ohitura sozialetan.
4. Gaur egun, garraioa eta desplazamenduak erregai fosilen mende daude gehienbat. Horregatik, produktuen eta pertsonen mugimendua gutxituz joan beharko da, eta gizarte lokalizatuago batera joko dugu. Aldaketak eragingo ditu hirigintzan, jarduera ekonomikoetan eta gizarte-antolamenduan.
5. Produktuen erabilera partekatua sustatu behar da, kantitate txikiagoan fabrikatu behar izan daitezen. Eta produktuak erraz konpontzeko, berrerabiltzeko eta birziklagarriak izateko moduan eraikiko dira.
6. Lehen sektorea eta tokian-tokiko elikagaien ekoizpena lehenetsi behar dira, eta erregai fosilekiko mendekotasuna murriztu behar da. Dieta aldatuz joango da, animalia-jatorriko produktuen kontsumo razionalago batekin. Ongarri kimikoen eta pestiziden erabilera ere gutxituz joango da.
7. Kultura eta aisialdi-jarduerak tokian tokikoak izatera eta energiaren eta materialen kontsumo txikiagoan oinarrituta egotera pasako dira.
8. Birlokalizaziorako joerak gobernu-egiturak ere pixkanaka aldatzea eragingo du. Toki-administrazioak ahaldundu egingo dira, tokian tokiko administrazio ahaldunduago batzuekin eta parte hartze herritar handiagoarekin, estatukoak eta estatuez gaindikoak baino.
9. Gizartea planetako mugen barruan mantentzeko, giza jardueren kontrola areagotu beharko da pixkanaka. Baina kontrol hori herritarrek demokratikoki hartutako erabakien bidez ezarri beharko da. Eta hori guztia modu arrazionalean ezarri ahal izateko, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak publikoak izan beharko dira.
10. Horrela, giza zibilizazioa pasa behar da egungo sistema kapitalista eta estraktibotik, biosferan eta gizateriaren ongizatean dituen inpaktu handiekin, oso bestelako sistema baterantz. Eta sistema berri hori ama lurrak sortzen dituen lehengaien banaketa ekitatiboan oinarrituko da, Lurrak ziklo naturalen bidez birsor ditzakeen energia eta materialekin mantentzeko gai den sistema sozioekonomiko baten barruan. Sistema hori ez da etengabeko hazkundean oinarrituko, eta, beraz, egoera egonkorrean dagoen ekonomia baterantz joko du.
Mikel Saralegi Otsakar, Jule Goñi Montero eta Martín Zelaia García, Sustrai Erakuntza fundazioko kideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]