“Plaka fotovoltaikoak gure borondatearen kontra bada ere jarriko zituztela mehatxatu gintuzten”

  • Olabezarreko lursail publiko batean jarri nahi dituzte eguzki-plakak Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean enpresak, Ekian egitasmoaren baitan. Proiektuak kezka sorrarazi du herrian, bertako ganadutegien etorkizuna baldintzatu dezakeelako.  Bizilagunek asteartean bozkatuko dute eguzki-plakak jartzea onartu edo ez.

Abeltzaintzarako erabiltzen den hamabost hektareako lursail publiko batean jarri nahi dituzte plakak. / Aiaraldea.eus

2023ko apirilaren 04an - 09:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteartean bozkatuko dute Olabezarreko bizilagunek herrian parke fotovoltaikoa jartzea onartuko duten edo ez. Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean enpresak sortutako Ekian egitasmoak sustatu du proiektua, eta 15 hektareako lursail batekin abiatu nahi dute.

Zalantza ugari

Proiektu fotovoltaikoaren sustatzaileek iragan astean egin zuten bilera Olabezarreko bizilagunekin, egitasmoaren nondik norakoak aurkezteko. Giro nahasian gauzatu zuten bilera; izan ere, zalantza ugari geratu ziren argitzeke, Irene Robleda, Ainara Gochi eta Asier Bolivar Olabezarreko bizilagunek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez.

“Argi utzi zuten kosta ala kosta jarri nahi dituztela eguzki-plakak Aiaran”, azaldu du Robledak. Krean eta Energiaren Euskal Erakundearen hitzetan, Murgako industriaguneko enpresak hornitzeko baliatuko dute parke fotovoltaikoa baina, bileran aitortu zutenez, ez dute bertako enpresekin oraindik ezer adostu.

“Informazioa ezkutatzen ari dira. Ez du zentzurik horrelako proiektu bat sustatzea hornituko dituen enpresekin aurretiaz hitz egin gabe”, aipatu du Robledak, “galdetu genien ea zergatik ez dituzten eguzki plakak Murgako industriagunean jartzen, baina ez genuen pisuzko arrazoirik jaso”.

Robledak eta Bolivarrek azaldu dutenez, Murgako industriagunean lurzoru industrial bezala kalifikatutako lur-sailak daude, eta enpresetako teilatuak ere baliatu daitezke eguzki-energia sortzeko. “Energiaren Euskal Erakundea eta Krean, ordea, tematuta daude eguzki plakak industriagunetik kanpo jartzeko, fabriketako teilatuak zaharrak direla argudiatuta”.

Susmo txarra hartzen diote plaka fotovoltaikoen talde sustatzaileari: “Argudio kontraesankorrak baliatu dituzte proiektua defendatzeko. Gainera, Krean enpresa Mondragon Kooperatibako taldekidea da, Murgako enpresa nagusietako bat den Etorki bezala. Susmagarria da euren artean harremanik izan ez dutela esatea”.

Eguzki-plakak “nahi eta nahi ez”

Ekianek 25 urtez alokatu nahi ditu Olabezarreko lursailak, Administrazio Batzarrari 28.000 euro ordainduta. “Administrazio Batzarrak ez du diru horren beharrik. Kontrara, proiektuak herrian dauden ganadutegiekin amaituko du”, salatu du Bolivarrek.

Bilera amaitzerakoan, proiektua aurkeztera etorri ziren ordezkariak herritarrak mehatxatu zituztela azaldu du Robledak: “Esan ziguten guk nahi edo ez, plakak jarriko dituztela. Bi aukera genituela azaldu ziguten; edo plakak eurekin jarri edo bestela Iberdrolak lursailak espropiatuko zizkigula”.

Herriko ganadutegiak arriskuan

Lursail publikoak dira Ekianen jo-puntuan daudenak. Hain zuzen ere, lursail horietan garatzen dute jarduna herrian dauden hiru abeltegiek. “Eguzki-plakak jartzen badituzte aziendak abandonatu beharko ditugu” adierazi du Bolivarrek.

Asier Bolivarrek gaztandegi bat dauka Olabezarren, eta bere diru-iturri guztiak ganadutegitik datoz. Beste bizilagun bat ere egoera berdinean dago. “Herri txikien eta bertako abeltzainen kaltetan garatu nahi dute proiektua” kexu da Olabezarreko bizilaguna.

Bozketa asteartean

Asteartean egingo dute proiektua onartzen duten edo ez erabakitzeko bozketa. Parke fotovoltaikoaren aurka dauden bizilagunak baikor dira “herritarren gehiengoa proiektuaren kontra dagoelako”, baina kezka zabaldu da Olabezarren.

Plataforma sortu dute egoera salatzeko, eta Instagram kontua ere zabaldu dute proiektuak sortuko lituzkeen kalteak jendarteratzeko. Aiaraldeko beste proiektu ekologista batzuekin ere abiatu dut elkarlana; hala nola Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


2025-07-24 | Estitxu Eizagirre
Beste itzalaldi bat saihesteko eta negozio elektrikoa berpizteko dekretuari ezezkoa eman dio Espainiako Kongresuak

7/2025 Errege Lege-Dekretua ekainaren 24an onartu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak baina atzera bota du Diputatuen Kongresuak, uztailaren 22an.


2025-07-02 | Garazi Zabaleta
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

1994an altxatu zituzten lehen haize errotak Nafarroan, Erreniegako parke eolikoan, Iruñetik gertu. Segidan etorri ziren beste asko: Arizko parkea Leitzan eta Berueten, Izkokoa Irunberri inguruan, Oibarkoa, Cabanillasko Serralta parkea... ‘Haizearen aitzindari’... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Energia Berriztagarrien hedapena
Analisi bat lurra esku pribatuetan ez uztearen alde

Halabeharrez, ugariak eta askotarikoak dira Euskal Herrian energia berriztagarrien neurrigabeko zabalpenaren aurka antolatutako mugimendu, plataforma eta elkarteak, gehien-gehienak lurraren defentsan diharduten kolektibo sozial eta politikoetatik sortuak. Urriagoak izanagatik,... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Trantsizio inkestak

Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude