Pirinioetako euskalkiei eman beharreko trataera eta erabileraren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu du Bortuetako Euskalkien Foroak, Gu Pirinioa ekimenaren baitan. Apirilaren 25ean izango da saioa, Aribeko Aezkoako Etxean.
Bortuetako Euskalkien Foroak prozesua abiatu du Pirinioetan diren euskalkien inguruan haunartzeko eta aztertzeko nolako trataera eta erabilera eman behar zaien. Foroa, Gu Pirinioa proiektuaren baitan sorturiko euskara lan-taldeak abiatu du, Pirinioetako uskaren egoerak kezkatuta, zenbait ibarretan desagertuta baitaude euskalkiok eta beste batzuetan desgertzeko zorian.
Hala, jardunaldia antolatu dute apirilaren 25ean Ariben, Aezkoako Etxean, goizeko 11.00etan hasita. Bertan bilduko dira iritziak jasotzeko eta "euskalkien etorkizuna elkarrekin marrazteko". Ibar bakoitzean euskarak izan beharreko trataera, eskolak, herriko uskara ikastea... Hainbat gai mahairatuko dute denen artean eztabaidatzeko.
Azaldu dutenez, saioa aurrera eraman eta dinamizatzeko kanpo-laguntza izango dute eta bertan jasotakoak txosten batean bilduko dituzte ondoren. Izena emateko info@gupirinioa.eus helbidera idatz liteke.
Burgin ospatuko dute Uskararen Eguna maiatzaren 21ean, eta azkeneko bi urtetan ez bezala, aurten egun osoko egitarauarekin itzuliko da festa Erronkaribarrera. 25 urte dira Nafar Pirinioetako ibar horretan euskara sustatzeko ekimena abiatu zuela Kebenko elkarteak.
Cristina Ruiz Uriarte Baionan bizi den bizkaitarrak, esku bat bota die ARGIAko kazetariei, Iparraldeko esamolde eta hizkuntza formulak egokiago erabiltzen ikasteko
Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal... [+]