Urumea bailarako faunaren eta floraren berri ematen duen liburua kaleratu dute Eñaut Agirre Goiak eta Iñaki Sanz-Azkuek Hernaniko Dobera euskara elkartearen eta Aranzadiren eskutik. Ahozko ondarearen eta sinesmen zein ohituren bidez, erakutsi nahi dute euskal herritarrak naturarekin “erabateko loturan” bizi izan direla.
Urumea bailarako 150 animalia eta landare espezie deskribatzen dituen liburua da Gure faunari eta florari begira. Baina hori baino gehiago izateko bokazioz ondu dute egileek, “zientzia liburuetan ez dagoen hori” aurkituko baitu irakurleak, hizkuntza, kondaira eta ohiturei lotutako ondare “immaterial” bat jaso dute bertan.
Eñaut Agirre filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak egin dute liburua, Dobera euskara elkarteko eta Aranzadi zientzia elkarteko kideak; ostegun honetan aurkeztu dute lana Donostian, Doberako ordezkari Nagore Zubitur eta Aranzadiko idazkari nagusi Juantxo Agirre-Mauleonek lagunduta.
300 orrialdeko liburuan Urumea bailaran aurkitu daitekeen fauna eta flora aberatsaren deskribapena egin dute fitxaz fitxa, txori, narrasti, anfibio, arrain zein ugaztun. Hernani eta Ereñotzu inguruko izenak edo haien aldaerak jasotzeaz gainera, mendi-mugak igaro eta beste euskalki batzuetakoak ere ageri dira orrialdeotan: guztira 600 euskarazko izen, naturari lotuak, gure hizkuntza-ondarean txertaturik, eta, hemendik aurrera dokumentatuta.
Euskaraz ulertu beharreko liburua
Oraindik hain ezezaguna zaigun Urumea errioaren sigi-sagan barrena dauden etxe eta auzoetako jendeek espezie horiekin izan dituzten bizipenak, kondairak eta usteak ere badakartza liburuak. Horien bidez uler liteke herritarrek naturarekin loturan orain arte izan duten bizimodua, hizkuntza ardatz hartuta.
Horregatik, egileek azpimarratu dutenez, “euskaraz ulertu beharreko” lana da honakoa, bailarako hiztegiaz gain, beste eskualdeetakoa eta euskal literatura historikoan jasotakoa ere erabili baitute, zertzelada baten bidez baina modu osoago batean, bistaratzeko “euskaldunek natura nola ikusi duten”.
Aurkezpena, Donostian ez ezik, Hernaniko Ereñotzu udal-auzoan ere egingo dute ostegun arratsaldean; eta larunbatean Hernanin izango dira, herri horretan Doberak antolatu duen I. Liburu Azokan.
Onintza Enbeitak lurrari emana bizi izan den Feli Madariagaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu. Urriaren 10ean 18:30etan Muxikan, bi emakumeon artean aurkeztuko dute ARGIAren Bizi Baratzea sailean argitaratu den liburua.
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]
Zuhaitzen hostoak erortzen ari dira, eguzkiak ez du hainbeste berotzen baina azken izpiak aprobetxatuz, bazkalostean mendi bueltatxoa ematera irten gara. Mendiaren soinuetan barneratuta, bat- batean tronpetak diruditen “kru-kru-kru” hotsak entzuten dira. Begirada... [+]
Baigorriko pentzeetan jateko sagarrak ekoizten ditu Elena Aguerre laborariak. Lekorneko Garroa etxaldean barazkigintza ekologikoan luze aritua zen, baina 2022-2023ko neguan Baigorrira lekualdatu eta proiektu berria jarri zuen abian: “Pentze bat xerkatu eta hektarea eta... [+]
Inaurkina. Inaurkingintzan buru-begi hasia dago aberats jendea, abeldun jendea, abeltzaina. Buru-begi eta buru-belarriak erne egin beharreko lana da inaurkinarena. Etxeratu nahi den zaborra da inaurkina. Izan ere, zaborra, gaur egun sortzen duguna ez bezala, begi-bistatik... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
URA agentziak obrak “berehala” geldiarazi ditu, eta txostena ireki dio Red Electricari. Ez da lehen aldia bentonita isuriak atzematen dituztena. Obrek Gatika eta Europa konektatzea dute helburu.
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]
Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena?... [+]
Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]
Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.