‘Ziberouko Egunaria’ guztiak digitalizatu eta sarera igo dituzte

  • 1887. urtetik 1914. urtera almanaka bat zuberera hutsez argitaratu zen. Euskaltzaindiaren webgunera igo dituzte zenbaki guztiak PDF formatoan.


2023ko maiatzaren 5ean - 12:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berrogei bat orrialdeko urtekari horietan, urte berriko egutegiaz gain, hainbat gai lantzen zuten idazle eliztarrek: laborantza, erlijioa, pilota, politika, euskara... Euskaltzaindiak azpimarratu duenez, zuberera aberatsa erabiltzen zuten eta "oraingoa baino gutxiago latinizatua".

Urtekari horren zuzendari nagusia Jean-Félix Larrieu (1863-1941) mauletar euskaltzale suharra izan zen, Paris ondoko herri batean mediku, hautetsi eta auzapez izan zena. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1919an.

Lana Sü Azia elkarteak osatu du Euskaltzaindiarekin batera. Euskaltzaindiaren webgunean sareratu dituzte ale guztiak.

Xiberoko Botzan Sü Azia elkarteko Marcel Bedaxagarrekin hitz egin dute gaiaz:


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...