AEB

Piloturik gabeko hegazkinak kritikatu ditu AEBetako Inteligentzia buru ohi batek

  • AEBetako Inteligentzia zerbitzuetako kide ohi Heather Linebaughek kritikatu du ejertzitoak droneak –piloturik gabeko abioiak– erabiltzea, eta politikariei ezjakintasunez aritzea leporatu die.


2014ko urtarrilaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Militarrek urrutiko kontrolez maneiatzen dituzten hegazkin militarrak dira droneak. (Arg: dronewars.net)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Droneak defendatzen dituzten politikari askok ez dakite egiatan zer pasatzen ari den. Nik bai”. Irmotasunez gaitzetsi ditu gailuak, The Guardian egunkarian argitaratutako artikuluan.

Dioenez, hegazkinek ez dute uste bezain “zehatz” jarduten tiro egiteko orduan, eta grabatzen dituzten irudien kalitatea ez da handia. “Droneek filmatutako irudien bidez ezinezkoa da ezberdintzea pertsona batek arma eskutan daraman ala ez, ezta egun eguzkitsu batean ere!”.

“Nire buruari galdetzen diot ea pertsona errugabeak erail ditugun, angelu edo fotograma txar baten erruz”, esan du, makinen eraginkortasuna zalantzan jartzen.

Eta politikariei zuzenean egingo lizkieken galderak utzi ditu airean: “Zenbat pertsona ikusi dituzu lurrean arrastaka ez odolusteko borrokan? Zenbat pertsona Hellfire misil batek jota?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Eguneraketa berriak daude