Pilota ez da 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan izango

  • Parisko hautagaitzak skateboard, breakdance, eskalada eta surfa hautatu ditu kirol gonbidatuak izateko.

Argazkia: Danbolin
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 22an - 12:42

Pilota ez da 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan izango. Antolatzaileek gaur jakinarazi dituzte zein kirol izango diren kirol gonbidatu eta pilota ez dago horien artean. Parisko hitzorduan pilota ere present izan dadin saiatu dira Xabier Cazaubon Nazioarteko Pilota Federazioko presidentea eta Lilou Etxeberria Frantziako Federazioko lehendakaria. Cazaubonek eta Etxeberriak pilota erakusketa kirol gisa onartua izateko egindako txostena aurkeztu zioten Tony Estanguet 2024ko Olinpiar Jokoetako Antolaketa Batzordeko presidenteari duela hiru aste, baina azkenean hark ez du babestu eskaera.

Pilota 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan izan zen present azken aldiz, orduan ere erakusketa kirol moduan.

Eskalada, surfa, skateboarda eta breakdancea hautatu ditu Parisek. Lehen hiruak Tokion egingo diren Olinpiar Jokoetan estreinakoz jokatuko dira Olinpiar Jokoetan. Gazteak erakarri nahian, baina, Parisko Olinpiar Jokoetako Antolaketa Batzordeak beste pauso bat eman nahi du 2024ko. Batzorde horrek NOBri gaur proposatu dio ekitaldi horretan breakdancea kirol gonbidatua izan dadin. Estanguetek egin du eskaera, eta, azaldu duenez, asmoa dute breakdanceaz gain eskalada, surfa eta eskaladaren aldeko apustuari eusteko.

NOBk ekainean erabakiko du proposamenari baiezkoa eman edo ez. Iaz Gazte Jokoak egin zituzten Buenos Airesen, eta breakdancea presente izan zen.

Albiste hau Ipar Euskal Herriko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
2024-02-25 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Eguneraketa berriak daude