Pettarreko maskaradak igandean abiatuko dira

  • Maskaradan parte hartzeko behar beste lagun ezin elkarturik, aurten herri batekoek ez, eskualde oso bateko gazteek bildu behar izan dute. Zuberoa iparraldeko Pettarra eskualdekoak dira, euskara ahulen dagoen eremukoak. Dantzan.eus-ek zabaldu du informazioa.

dantzan.eus
2017ko urtarrilaren 20a
Pettarreko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila (dantzan.eus)

Datorren urtarrilaren 22an ekingo diote Petarreko gazteek aurtengo maskaraden sasoiari. 2008an sortu zen Jauna Elkarteko partaideen baitan osatu da aurtengo taldea, Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteekin.

Pettarra, Zuberoako hiru eskualdeetako bat da eta guztira 35 gazte inguruk parte-hartuko dute. Lau hilabetez, Zuberoako 15 herritan ariko dira maskaradak ematen. Maskaraden antolaketa lanetan besteak beste, Allande Davant eta Filipe Uthurralt aritu dira eta dantzarien irakaslea Margot Fauri izan da.

Pettarreko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila (dantzan.eus)
Pettarreko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila (dantzan.eus)

Aurten, gutxi badira ere, bada berritasunik. Kerestuak bi izatetik hirukotea izatera pasako dira eta haien jokoa goizean emango da, barrikada hausteen ondotik. Aitzindariak aldiz, hamar izango dira, aitzindari bakoitzeko bina dantzari. Horrek agerian uzten du Pettarreko dantza-eskoletako lanaren emaitza.

Arizaleak ohikoa baino gaztetxoagoak dira, baina prest dira igandean goizeko 9:00etan lehen barrikadari ekiteko. Datorren igandearen ondotik badute lana, eta aipatu bezala, Zuberoako 15 herritan ariko dira apirila amaiera bitartean. Azken saioa berriz, Gipuzkoan emango dute, maiatzaren 7an, Tolosaldeko Aiztondo bailaran hain zuzen ere.

 

Pettarreko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila (dantzan.eus)

Hona 2017ko Pettarreko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

  • Txerreroak: Sophie Petillon eta Arantxa Couchinave.
  • Gatüzainak: Maider Ezquer eta Marine Faurie.
  • Kantiniersak: Marion Bohateguy eta Maitena Daguerre.
  • Zamalzainak: Maialen Daguerre eta Jérôme Esconobiet.
  • Entseniaria: Aurelie Chabay eta Mathilde Faurie.
  • Jauna: Jérôme Serbielle.
  • Anderea: Stéphanie Ellisiry, eta Denise Challa.
  • Laboraria: Denise Challa 
  • Marexalak: Aurelie Dacosta, Alicia Chabay eta Joana Esquer.
  • Kukulleroak: Pauline Sarrailh, Charlotte Uhalde eta Leeloo Gosset.
  • Kerestuak: Laida Camus, Cecile Gachen eta Maritxu Aranthabe.
  • Xorrotxak: Alain Mercapide eta Benedicte Caillaba.
  • Buhame jauna: Ximun Daguerre.
  • Buhameak: Lauentx Uthurralt, Corentin Esconobiet, Maritxu Aranthabe, Laida Camus, Cecile Gachen, Fabien Petillon eta Allande Aiphassoro.
  • Kabana: Iker Uthurralt.
  • Pitxu: Allande Uthurralt. 
  • Kauterak: Mattin Uthurralt, Ximun Uthurralt, Mailis Arhancet, Jon Elgoyhen eta Baptiste Uhalde. 
  • Bedeziak: Peio Goillardet eta Matteo Clavier. 

Informazioa

Albiste hau dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Maskarada  |  Zuberoa

Maskarada kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude