Petronorrek dituen jarduera “irregularrak” salatu dituzte Muskizko bizilagunek

  • Enpresak Muskizen duen fabrikak “kirats eta zarata” handiegiak emititzen dituela salatzen dihardute denbora luzez. Enpresaren eta Muskizko Udalak, ordea, ez dute inoiz horrelakoen berririk eman eta "kontrolpean dauden lanak" egiten direla jakinarazi die bizilagunei.


2019ko azaroaren 18an - 14:37
Petronorren fabrikaren emisioa, abuztuan
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urteak dira Muskizko San Julian auzoko bizilagunak Petronor enpresak bertatik metro gutxira duen fabrikak arazoak ematen ari zaiela. Azaroko gau batean irudi batzuk grabatu zituen bizilagun batek, non ikusten ziren hodi handietako leherketak.

San Julianeko auzokide Amelia Garciak adierazi dio ARGIAri fabrikaren funtzionamentua "oso arraroa eta ezkutukoa" dela. Izan ere, jakinarazi du zarata eta kirats ugari emititzen direla eraikinetik, baina bien bitartean oso adierazpen gutxi egin dituztela horren inguruan bai enpresak, baita Muskizko Udalak: "Maiatzean iragarri zuten eraikinaren inguruko informazio bat. Gure protestak mantendu izan diren bitartean, hilabete ugari igaro dira beste adierazpen bat egin arte".

Informeen irregulartasuna

Petronorrek eta Muskizko Udalak ez dute inongo gertakari larriren berririk eman, eta bizilagunei jakinarazi diena da azterketak eta kontrolak egin izan dituztela, eta ez dela inongo gorabehera arrarorik ikusten informe horietan. Garciak, ordea, uste du kontrol horiek "nolabait manipulatuak izan daitezkeela, eta kasu horretan kontrola ez da kontrola".

Hona hemen azaroan San Julian auzoko bizilagunek hartutako irudiak:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!