Pertsona migratzaileei GPS gailuak jartzea, mahai gainean Erresuma Batuan

  • "Legez kanpoko migratzaileak azkarrago atxilotzeko eta kanporatzeko" gaitasuna aldarrikatzen jarraitzen du gobernuak, eta pertsona migratzaileak jazartzeko eta erreprimitzeko neurri gehiago ari da aztertzen.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 1ean - 08:17
Azken eguneraketa: 10:19
Argazkia: Stuart Brock/EFE/El Confidencial
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erresuma Batuan pertsona migratzaileak kontrolatzeko eta itotzeko proposatutako neurri surrealistek ez dute mugarik. Uda honetan bertan bihurtu dira errealitate migratzaileak atxikitzeko ur gaineko kartzelak, eta oraintsu eman dute proposamenen artean dagoen beste neurri baten berri: Erresuma Batura "modu araugabean" migratzen duten pertsonei jarraipen elektronikoa egitea, GPS gailu batzuk jarrita.

Barne Ministerioak mahai gainean daukan neurri horren helburua da, gobernuaren esanetan, zentroetan atxikirik ez dituzten pertsona migratzaileak kontrolatzea, ihes egin ez dezaten. Suella Braverman ministroak adierazi du, gainera, migratzaileak "atxilotzeko gaitasuna" areagotzea beharrezkoa dela. Hala, berriz aldarrikatu ditu "legez kanpoko migratzaileak azkarrago atxilotzeko eta kanporatzeko" neurriak.

Bakteria itsasontzi-espetxean

Martxan jarri eta berehalaxe, abuztuaren erdialdean, Bibby Stockholm ur gaineko kartzela hustu behar izan zuten, osasun-arazoak zirela-eta. Itsasontziko ur horniduran legionella bakteria atzeman zuten, eta preso zituzten pertsona migratzaile guztiak aterarazi behar izan zituzten ontzitik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude