José Alberto Mujica, gerrillari tupamaro eta Uruguaiko presidente izandakoa, astearte honetan hil da, minbizi baten ondorioz. 89 urte zituen eta txakurrarekin batera bere etxebizitzan lurperatzeko argibideak utzi zituen. “Nire zikloa amaitu da”.
“Nire zikloa amaitu da. Hiltzen ari naiz eta gerrillariak deskantsurako eskubidea du”. Hala agurtu zen publikoki joan den urtarrilean, 2024an aurkitu zioten minbiziaren metastasia ezagutu eta gero. Argibideak utzi zituen, Manuela bere txakurrarekin batera Rincón del Cerro etxebizitzan lurperatu dezaten, Montevideo kanpoaldean.
Euskaldun eta italiarren ondorengo, familia apalekoa zen eta ikasketak utzi zituen, landan lan egiteko. 1960ko hamarkada hasieran, Tupamaroen Mugimenduarekin bat egin zuen (MLN-T), Kubako iraultzaren harira sortutako ezkerreko mugimendu armatua. Poliziak jaurtitako sei balak zauritu zuten, eta hamabost urte pasa zituen kartzelan. Bi espetxetik, baina, ihes egitea lortu zuen, beste hainbat militante tupamarorekin batera.
1985ean askatasuna lortu eta handik lau urtera, Uruguaira demokrazia itzulia zelarik, Parte-hartze Herrikoiaren Mugimendua (MPP) sortu zuen, beste hainbat buru tupamaro eta ezkerreko talderekin batera. Fronte Zabala koalizio zentro-ezkerreko parte izatera igaro zen mugimendua: 30 alderdi inguruk osatzen zuten Fronte Zabala, korronte ezkertiarrak, sozialistak, komunistak, troskistak eta demokristauak bilduta. Gobernura iritsi ziren, eta Mujica, diputatu, senatari eta ministro izan ostean, Uruguaiko presidentetzara iritsi zen, 2010ean.
Behin presidente zela, ukitu aurrerakoiagoa erantsi zion gobernuari. Bere agintaldian, abortua eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legalizatu zituen, eta marihuanaren salerosketa eta kontsumo kontrolatua legalizatzen zuen munduko lehen herrialdea bilakatu zen Uruguai.
Kritikak ere jaso izan ditu, ezkerreko sektoreetatik. Bere agintaldian aberastasuna birbanatzeko aurrerapen nabarmenik ez zela egon leporatu zioten; feminismoa gutxietsi eta emakumearen rolez esandakoak ere hautsak harrotu zituen; eta gaztetan borrokatu zuen sistema horrek berak irentsi zuela egotzi zion hainbatek.
Bizimodu apala
Lucía Topolansky bikotekidearekin batera, hogei hektareako Rincón del Cerro apalean bizi izan zen beti, landa gunean, baita presidente izan zen garaian ere. Bere lurrak lantzen zituen eta lortutako produktuak saldu, urte luzez bere soldataren %90 gizarte ekimenei eman zielako eta %5 MPP mugimenduari.
Zeraman bizimodu austeroak, bere umiltasunak eta hitz egiteko moduak, ustelkeriaren eta xahutzearen kontrako borrokak, eta konpromiso sozialak berezi egiten zuten; gai zen herritarrekin solastatzeko eta potentzia handietako mandatariekin aritzeko.
95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.
Manuela Aldabe artista, kazetari eta irakasle uruguaitarra da eta urteak daramatza bere praktika artistikoarekin heriotza bidegabeak ikertzen. 2016an hasi zen feminizidioaren biktima izan diren emakumeen jantzien inguruan lanean eta, besteak beste, senarrak hil zuen Delmira... [+]
Uruguaiko diktadura zibiko-militarrean (1973-1985) desagertutako 197 lagunak kalera atera zituzten milaka lagunek beste hainbeste argazkitan, 27. Isiltasunaren Martxan. Manifestazioa bereziki jendetsua izan da aurten, pandemiagatik bi urtez egin gabe egon ondoren.
Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel? filmak Urugaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalaren sari nagusia irabazi du, AtlantiDoc Saria hain zuzen ere, dokumentu-film luzerik onenarentzat.
Kaxa hutsak proiektuaren baitan, azken hamarkadetan Uruguain bizi den Josu Lariz euskal iheslariaren esperientzia biltzen duen dokumentala estreinatu zen ostegun honetan Iruñeko Katakrak liburudendan: Oroimina loretan
Hamabost urteko agintaldi ezkertiarraren ostean, martxoaren 1ean eskuinak hartuko du Uruguaiko agintaritza. Presidente berria Luis Alberto Lacalle Pou izango da, herrialdeko presidente ohiaren semea, eta jada 457 neurri iragarri ditu. Neurrion artean, greba eskubidea murriztea,... [+]
Aurreko mendeko ziklo neoliberala atzean utzita, Abya Yalako edo Hego eta Ertamerikako politikaren grabitate zentroa ezkerrean egon da 2000. urtetik. Mugimendu eta protesta herritar eraginkorrak, kontinente mailako aliantza berriak, gobernu ezkertiar edo aurrerakoiak herrialde... [+]
Uruguaiko Paysandú departamentuan egindako ikerketa batean pestizida arrastoak aurkitu dituzte zerutik datorren euriko uretan. Hainbat ikerlarik laborategian aztertu dute ura eta intsektizidak eta fungizidak dituela ondorioztatu dute.
“Zinemak gezurrak esan ditzake, kirolak ez”. Hauxe da Julien Faraut zuzendari frantsesaren L’empire de la perfection (2018) pelikularen ardatza. Ideia Godarden elkarrizketa batetik dator: “Giza gorputzak gezurrik esan gabe jarraitzen duelako ikusten dut... [+]
Apirilaren 26an izango da sari banaketa, Gernikako bonbardaketaren 79.urteurreneko ekitaldien barruan.