“Non dago Mikel?” filmak AtlantiDoc Saria irabazi du Uruguaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren jaialdian

  • Mikel Zabalzari buruzko Non dago Mikel? filmak Urugaiko Nazioarteko Zine dokumentalaren festibalaren sari nagusia irabazi du, AtlantiDoc Saria hain zuzen ere, dokumentu-film luzerik onenarentzat.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 15ean - 08:05
Azken eguneraketa: 09:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sari honek bultzada berri bat ematen dio dagoeneko oparoa izan den ibilbide bati: Non dago Mikel? filmak Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariaren epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen 2020an. Ondoren, eta zine aretoetan arrakasta haundia jaso eta gero, Lauaxeta Saria jaso zuen Bizkaiko Aldundiaren eskutik. Zine jaialdi ezberdinetan parte hartu du filmak, baita nazioartekoetan ere. Aipagarriak Guadalajarako FICG, Tolosako Cinespaña edota DocsMexico jaialdiak, eta Goya Sarietarako aurrez hautatu zuten. Bestetik, Terra Gollut festibalean dokumentu-film luzerik onenaren saria ere irabazi zuen.


Dokumentalak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.