Pentsiodunen aldarriak ez du etenik

  • Hego Euskal Herriko hiriburuak pentsiodunez bete dira, beste behin, asteburu honetan. Martxoko deialdiarekin alderatuz, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeako parte hartzea jaitsi egin da. Aldiz, Donostian 10.000 manifestari gehiago izan ziren. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIa lortu arte borrokan jarraitzeko prest dira.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 28a
Argazkia: Ecuador Etxea

Milaka lagun batu ziren Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean pentsio duinak aldarrikatzeko. Indar erakustaldia izan zen lau hiriburuetan, baita beste hainbat herritan ere, Eibarren esaterako. 70.000 pertsonatik gora atera ziren kalera, eta hiriburuen arabera banatuz gero zifra bera, hauek dira datuak: 33.000 baino gehiago Bilbon, 30.000 Donostian, 4.000 Gasteizen eta 1.500 inguru Iruñean.

Bestalde, ez ditu asebete EAJren eta PPren arteko akordioak. Pentsioek KPIaren araberako igoera izango dute aurten eta datorren urtean, baina hemendik hiru urtera %0,25eko igoera izateko “arriskua” benetakoa dela azpimarratu dute. “Oker dabiltza gure mugimendua geldiarazi nahi zutenak”, adierazi dute Bilboko Udaletxe aurrean.

Aurreko mobilizazioekin alderatuz, larunbatean gazte ugari joan ziren manifestazioetara. Helduen afera ez ezik, gazteen oraina eta etorkizuna ere jokoan dagoela gogoratu zuten Donostian Ernaiko kideek. Manifestazioek ezkerreko alderdien, sindikatuen, mugimendu feministaren eta gazte erakundeen babesa izan dute.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pentsioak  |  Euskal Herria

Pentsioak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-19 | ARGIA
Hegoaldeko pentsionistek manifestazio bateratua deitu dute Bilbon urriaren 1ean

Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaz baliatuko dira beraien aldarrikapenak era bateratuan emateko. Deialdiarekin jende asko biltzea espero dute.


2018-09-10 | ARGIA
Hegoaldeko pentsiodunek asteleheneroko protesta zabaldu dute gaur ere

Milaka erretretadun atera dira Hego Euskal Herriko hainbat plazatara pentsio duinak eta bizi baldintza egokiak aldarrikatzera. Urtarrilean hasirik, bederatzi hilabete daramatzate huts egin gabe astelehenero elkartzen Gobernuaren erabakiak aldatzeko itxaropenarekin.


2018-08-20 | ARGIA
Milaka pertsona bildu dira pentsio duinen alde Bilboko jaietan

Plaza Eliptikotik udaletxeraino egindako manifestaldiak pentsio duinen aldarrikapena aireratu du festa giroan murgilduta dagoen bizikaiko hiriburuan.


EAEko pentsionistak Espainiako Gizarte Segurantzako ministroarekin bilduko dira

Espainiako Estatuko beste mugimendu batzuekin joango dira 1.080 euroko pentsio minimoa eskatzera


2018-07-03 | ARGIA
Pentsiodunek aldarrikapenei eutsiko diete udaran, baina egutegian moldaketekin

Araban eta Nafarroan asteleheneko deialdiak bertan behera utziko dituzte udaran zehar, eta Bizkaia zein Gipuzkoan zer egin erabakiko dute datozen egunetan. Momentuz, abuztuaren 20an manifestazioa deitu dute Bizkaiko pentsiodunek.


2018-07-01 | Juan Mari Arregi
Bankuek Sánchezi xantaia, pentsioengatik

Pentsio publikoen jasangarritasuna, krisi eta hazkunde garaietan izan behar duten eguneraketa, pentsionisten duintasuna, beren aldarrikapenak egiteko erakutsi duten ausardia eta irmotasuna...


2018-06-13 | ARGIA
Pentsioak KPIren arabera igotzea adostu dute, krisi ekonomikoa etortzen bada nola jokatu airean utziz

Toledoko Paktuaren jarraipen batzordea bildu da asteartean eta 2013tik Espainiako Estatuko pentsio-sisteman indarrean dagoen aldaketa bertan behera utziko duen erabakia hartu du: pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen  (KPI) arabera igoko dira berriro. Baina erabakiak badu letra txikia: ekonomia beheraka hasten denean nola jokatu airean geratu da.


2018-05-27 | Juan Mari Arregi
Soldata politikoak eta miseriazko pentsioak

Pentsiodunek –PPk eta EAJk elikatutako salbuespen gutxi batzuk izan ezik–, bi alderdion paktu oraindik argitu gabea arbuiatu dute, eta mobilizazioekin jarraitzen dute pentsio publiko duinen defentsan.


2018-05-23 | ARGIA
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak pentsionistekin bat egin eta emakumeentzat pentsio duinak eskatuko ditu

Emakumeek egiten dituzten lanen aitortzaren aldarrikapenak erdigunera ekarriko dituzte Bilbon egingo den elkarretaratzean.


Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako bultzatzaileek bat egin dute larunbateko pentsionisten manifestazioarekin

Pentsionistek, astelehenetako mobilizazioaz gain, larunbaterako manifestazio bat antolatu dute. Protesta horrekin bat egin dute Euskal Herriko eskubide sozialen karta bultzatzen duten eragile sozial eta sindikalak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude