Pentsionisten erosmen ahalmena kolokan Espainiako Estatuan

  • Espainiako Gobernuak egin nahi duen pentsioen erreforma aurkeztu zuen atzo Fátima Báñez Enplegu eta Segurtasun ministroak. 2014an jarriko dute martxan erreforma eta pentsioak ez dira jada Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera kalkulatuko (gauzen prezioen igoeraren arabera, alegia), baizik eta gizarte segurantzako irabazi eta galeren arabera.


2013ko irailaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aldaketak erosteko ahalmen txikiagoa ekarriko duela adierazi dute sindikatuek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Báñezen esanetan, pentsioak ez dira izoztuko edo jaitsiko eta gutxieneko %0,25eko igoera bermatuko da urtero. Gehienezko igoera bat ere ezarri dute: KPI gehi %0,25.

2019tik aurrera, gainera, "jasangarritasun faktorea" deitu dutena hartuko da kontuan eta pentsioak pertsonen bizi itxaropenera egokituko dituzte.

Sindikatuak, kontra

Sindikatuak ez daude erreformarekin ados. Adierazi dutenez, erosteko ahalmen txikiagoa ekarriko du aldaketak, pentsioek ez baitute prezioen igoerarekin bat egingo eta hainbat ekonomia adituren hitzetan, etorkizunean nekez iritsiko da pentsioen balioa KPIaren mailara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023ko azaroaren 16
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Eguneraketa berriak daude