Pegasus espioitza kasuan Espainiako Gobernuak izandako papera argitzeko eskatu du Jon Iñarrituk

  • Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak iragarri du aste honetan Segurtasun eta Inteligentzia zerbitzuen arduradunen eta Pedro Sanchez Espainiako presidentearen agerraldiak eskatuko dituztela, Pegasus programaren bidez egin den espioitza politikoan gobernuak izan duen "papera lehenbailehen argitzeko". Arnaldo Otegiren eta Jon Iñarrituren mugikorren deiak kontrolatu dituzte programa horren bidez, baita Kataluniako 65 politikari eta aktibista independentistenak ere.


2022ko apirilaren 19an - 10:57

Apirilaren 18an eman du The Citizen Lab Torontoko (Kanada) Unibertsitateko institutuaren ikerketaren berri The New Yorker aldizkariak.

Pegasus Israelgo NSO Group enpresaren softwarea da eta estatuek delitu larriak ikertzeko erabili ohi dute, eta epaile baten baimenarekin egin behar da. "Jakin badakigu berme demokratiko handiak ez dituzten estatu batzuek informazio politikoa biltzeko erabiltzen dutela (...) Hungariako eta Poloniako kasuak ezagutzen genituen, eta orain Espainia batu zaie", adierazi du Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak Radio Euskadiko Boulevsard saioan. Azaldu du, duela urtebete jakin zuela bere sakelakoa kontrolatzen ari zirela, hala jakinarazi baitzion Torontoko Unibertsitateko institutuak. Ikerlariek egiaztatu zutenez, diputatuaren telefonoan software horrekin egindako azken sarrera 2020ko abenduan izan zen, PSOEren eta Unidas Podemosen koalizio gobernua jardunean zela.

Iñarrituk adierazi du espioitza kasu honen atzean Espainiako Estatua dagoela pentsatzeko hiru motibo dituela: "Lehendabizikoa, estatuei bakarrik saltzen zaie software hau. Bigarrena, zelatatutako guztiak Kataluniako eta Euskal Herriko ordezkari politikoak gara, zein beste estatuk izango luke gu zelatatzeko interesik? Azkenik, Espainia izan ez balitz arin batean aterako lirateke esaten ikerketa abiatuko zutela".

Euskal Herriko eta Kataluniako zein independentista espiatu dituzte?

Telefono deiak kontrolatzeko ahalmen handia duen programa da Pegasus. Euskal Herriko politikarien arten, Arnaldo Otegi eta Jon Iñarritu espiatu dituzte eta Kataluniako 65 eragile independentista, politikari izan zein ez:

Alba Bosch, aktibista

Albano-Dante Fachín, aktibista eta Catalunya Sí Que Es Pot-eko diputatu ohia

Albert Batet, Junts per Catalunya-tik Parlamenteko diputatua

Albert Botran, CUP-etik Espainiako Kongresuko diputatua

Andreu Van den Eynde, Oriol Junqueras, Raül Romeva eta Esquerra Republicana-ko beste hainbaten abokatua

Anna Gabriel, CUP-eko diputatu ohia eta errefuxiatua

Antoni Comín, Junts per Catalunya-ko Eurodiputatua eta errefuxiatua

Arià Bayé, ANC-ko kidea

Artur Mas, Generalitat-eko presidentea

Carles Riera, CUP-etik Parlamenteko diputatua

David Bonvehí, PDECat-eko lehendakaria

David Fernández, aktibista eta CUP-eko diputatu ohia

David Madí, Convergència-ko zuzendari ohia

Diana Riba, ERC-ko eurodiputatua

Dolors Mas, enpresaria

Elias Campo, doktorea

Elena Jimenez, Òmnium-eko kidea

Elies Campo, Telegram-eko zuzendari ohia

Elisenda Paluzie, ANC-ko presidentea

Elsa Artadi, Junts per Catalunya-ko erregidorea Bartzelonako Udaletxean

Ernest Maragall, ERC-ko erregidorea Bartzelonako Udaletxean

Ferran Bel, PDECat-etik Espainiako Kongresuko diputatua

Gonzalo Boye, Carles Puigdemont-en eta errepresaliatu gehiagoren abokatua

Jaume Alonso Cuevillas, Catalunya per Junts per Catalunya-tik Parlamenteko diputatua eta abokatua

Joan Matamala, enpresaria

Joan Ramon Casals, Junts pel Sí-tik diputatu ohia eta Quim Torraren bulegoko burua

Joaquim Jubert, Junts per Catalunya-tik Parlamenteko diputatua

Quin Torra, Generalitateko presidentea

Jordi Baylina, informatikaria

Jordi Bosch, Òmnium-eko kidea

Jordi Domingo, ANC-ko kidea

Jordi Sànchez, ANC-ko presidentea

Jordi Solé, ERC-tik eurodiputatua

Josep Costa, Parlament-eko presidenteorde ohia

Josep Lluís Alay, Carles Puigdemont-ek bulegoko zuzendaria

Josep M. Ganyet, enpresaria

Josep Maria Jové, ERC-tik Parlamenteko diputatua

Josep Rius, Junts per Catalunya-tik Parlamenteko diputatua

Laura Borràs, Parlamenteko presidenta

Marc Solsona, PDECat-en diputatu ohia

Marcel Mauri, Òmnium-en lehendakariorde ohia

Marcela Topor, kazetaria eta Carles Puigdemonten emaztea

Maria Cinta Cid, irakaslea

Marta Pascal, PNC-ko idazkari orokorra

Marta Rovira, ERC-ko idazkari orokorra

Meritxell Bonet, kazetaria eta Jordi Cuixarten emaztea

Meritxell Budó, Generalitateko bozeramaile ohia

Meritxell Serret, ERC-tik Parlamenten diputatua eta errefuxiatua

Miriam Nogueras, Junts per Catalunya-tik Espainiako Kongresuko diputatua

Oriol Sagrera, abokatua

Pau Escrich, informatikaria

Pere Aragonès, Generalitateko presidentea

Pol Cruz, Europako Parlamentuko aholkularia

Roger Torrent, Parlamenteko lehendakari ohia eta kontseilaria

Sergi Miquel, Consell per la República-ko zuzendari teknikoa

Sergi Sabrià, ERC-ko diputatu ohia

Sònia Urpí, ANC-ko kidea

Xavier Vendrell, ERC-ko kontseilari ohia

Xavier Vives, informatikaria

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude