Pedro Sanchezen inbestidura saioak badu data: uztailak 22 eta 23

  • Espainiako presidente kargua berritzeko gehiengo osoaren aldeko bozkak behar ditu. Halakorik lortu ezean, bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 25ean, eta gehiengo soila nahikoa izango luke.


2019ko uztailaren 02an - 13:44
(Argazkia: Marta Jara / eldiario.es)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sanchezen gehiengo osoa lortzeko negoziaketek badute epemuga, Espainiako Kongresuko presidente Meritxell Batet-ek finkatu baititu inbestidura saiorako egunak: uztailaren 22a eta 23a. 22an eztabaidarekin ekingo zaio saioari, eta 23an bozketak itxiko du. Sanchezek gehiengo osoa lortu beharko luke presidente kargua berritzeko, eta halakorik lortu ezean, bigarren bozketa bat egingo da uztailaren 25ean. Puntu honetara iritsita, gehiengo soilarekin nahikoa luke; hau da, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago izatearekin presidente kargua berritzea posible luke.

Bigarren bozketan gehiengo soila lortu ezean, bi hilabeteko epea izango luke babesa lortzeko. Babesik lortu ezean, Gorteak desegin eta ostera deituko lirateke hauteskundeak, azaroaren 10ean.

Sanchezen, bere aldetik, ez du babesik duenik ziurtatu. Hala ere, egoera edozein dela ere, saiora azalduko dela jakinarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako Gobernua
2025-09-18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

Eguneraketa berriak daude