“Pauso txikia gizakiarentzat, jauzi ikaragarria gizadiarentzat”


2002ko uztailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Jon Torner Esaldi famatu hau Neil Armstrong astronauta estatubatuarrak esan zuen bere oinek Ilargia zapaldu zutenean. Ez zen gutxiagorako; bera zen lehenengoa. 1.969ko uztailaren 20a zen Armstrong NASAren Apollo 11 espazio-ontzitik jaitsi eta oinak Ilargian pausatu zituenean. Gaur, beraz, 33 urte bete dira askok Amerikaren aurkikuntzarekin parekatzen duten gertaeraren berri izan genuenetik. Gizakiak Ilargia zapaltzen du 1.969ko uztailaren 16an jaurti zuen NASAk Apollo 11 espazio-ontzia Ilargirantz Kennedy lurmuturretik (Florida). Barruan hiru astronauta estatubatuar zihoazen: Neil Armstrong komandanteburua eta haren laguntzaile Edwin E. "Buzz" Aldrin eta Michael Collins. Lau egun geroago, uztailaren 20an, Apollo 11 Ilargian pausatu eta espazio-ontzitik Armstrong atera zen aurrenik. Ilargia zapaltzen zuen lehen gizakia zen. Solarviews.com web guneak luze eta zabal hitz egiten du NASAren misio garrantzitsu horri buruz, eta material benetan interesgarria biltzen du. "Apollo 11 animations" atala bisitatuz gero, adibidez, espazio-ontziaren aireratzearen, Armstrong-ek ilargia zapaltzen duen unearen eta beste hainbat momentu garrantzitsuren bideoak ikus ditzakegu. Orrialde honez gain, badira misioa sakon jorratzen duten beste batzuk. Horietako bi NASA beraren web gunea eta The Apollo Program izenekoa dira. Hiru astronautak 21 orduz egon ziren Ilargian, eta tarte horretan harrien laginak hartu eta sentsoreak eta beste hainbat aparailu paratu zituzten bertan. Estatu Batuetako bandera ere jarri zuten. Izan ere, AEBk helburua bete zuen. Alegia, Sobietar Batasunari aurre hartu eta Ilargia zapalduko zuen lehen astronauta estatubatuarra izatea. Etxerako bideari uztailaren 21ean heldu zioten, eta 24an poliki-poliki erori ziren Ozeano Barera. - Irakurri "NASAk 40 urte" artikulua ("Elhuyar", 1998/12/01) Azken urteetako misioak 1969az geroztik Ilargia helburu izan duten misio ugari izan dira. Guztiak banan-banan aipatzea ezinezkoa da, baina azken urteetan buruturiko bi eta aurki egingo diren beste bi hurrengo zerrendan bildu ditugu: - 1994: Estatu Batuetako Defentsa Departamenduak, teknologia aurreratuena probatu asmoz, Clementine zunda bidali zuen Ilargi-orbitara. 70 egunez izan zen bertan, eta zeramatzan kamerek Ilargiaren gainazalaren mapa egin zuten 125-250 metro/pixel erresoluzioarekin. - 1998: AEBk bidalitako Lunar Prospector izeneko zundak helburu zientifikoa zuen, eta bere egiteko nagusia Ilargian izotz gordailuak egon zitezkeen ikertzea zen. Web gune honetan, Ilargiari buruzko datu ugari ere ezagutu daitezke. - 2002ko abendua: Europako Espazio Agentziaren (ESA) Smart 1 espazio-ontziak teknologia berriak probatuko ditu sei hilabetez. - 2003: ISAS institutu japoniarrak Lunar-A espazio-ontzia jaurti nahi du hurrengo urtean. Bere helburua datuak biltzea da, ingurugiroa, topografia, mineralogia, uhin sismikoak eta ilargiaren egitura ezagutzeko. Beste hainbat lotura - "Hurrengo geltokia: Ilargia" artikulua ("Elhuyar", 2002/07/01). - Solarviews.com. Ilargiari buruzko eduki ugari biltzen duen web gunea: estatistikak, animazioak, grafikoak... - National Geographic. Eguzki Sistemari buruzko gune interesgarria. - "Gizona Ilargian". Apolo 11 eta beste hainbat espazio-ontziren grafikoak ("El Mundo").

Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude