Euskara udalen kontratazioetan kontuan har dadila defendatu du Jaurlaritzak

  • Espainiako Gobernuaren ordezkari Carlos Urquijok udalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari hainbat errekerimendu egin dizkie kontratazioetan hizkuntza irizpideak kontuan hartu dituztelako. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak atzera egin dezan eskatu dio.


2014ko martxoaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Diputazioak eta hainbat udalek Espainiako Estatuaren esku hartzeei erantzun bateratua emateko bilkura. Argazkia: EHE.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Estatuko abokatuak helegiteak ezarriak dizkie Zarautz, Olazagutia, Anoeta, Lezo, Zestoa, Errezil… eta beste hainbat herriri. Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal horiek administrazioko kontratazioetarako hizkuntza irizpideak kontuan hartzen hasi dira eta Gobernuko ordezkari Urquijok erabakiaren aurka egin du.

Patxi Baztarrikak El Diario Vasco egunkariari adierazi dioenez, Espainiako Gobernuaren ordezkaria erakusten ari den jarrera ez da onargarria eta atzera egin dezan eskatu dio.

HPSko buruak esan du administrazio guztiak, baita estatuko administrazioa ere, EAEn, behartuta daudela herritarren hizkuntza eskubideak babestera eta kontratazio administratiboak ez direla salbuespen: “Zeharkako kudeaketaren bitartez eskaintzen diren zerbitzu publikoak ere ez daude betebehar honetatik salbu”.

Informazio gehiago:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontratazio irizpideez ARGIAn egindako artikulua (2343. zenbakia, 2012-11-04)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.