Patxi Apalategi itzultzailea hil da, 80 urterekin

  • Itzultzailea zen Apalategi. Gaztelaniatik eta nagusiki frantsesetik ekarri ditu lanak euskarara. 


2025eko ekainaren 10ean - 14:18
Azken eguneraketa: 16:22
Patxi Apalategi itzultzailea 2020an. EiTB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaixorik zen Patxi Apalategi, eta gaur goizean hil da, 80 urterekin.

Itzultzaile moduan lan ugari argitaratu ditu. Ezagun egin zen Gustave Flauberten lan ugari itzuli zituelako euskarara: Madame Bovary gutxienez bi aldiz, 1993an eta 2012an, eta Bihotz sinplea (Erein, 1996) ere bai. Charles Baudelaire-ren Gaitzaren loreak (Balea Zuria, 2019) ere itzuli du, eta Georges Remi Hergé-ren Tintinen euskarazko komikiak berak itzuliak dira, besteren artean.

Gaztelaniaz, bestalde, Miguel Delibesen Kastilla Zaharreko kontu zaharrak itzuli zuen bi aldiz ia hogei urteko tartean, eta Pío Barojaren Altzateko jaun-en kontu zaharra, 1986an. Miguel de Unamunoren Rizal-i begira ere berak itzulia da (jatorriz, Vida y Escritos del Dr. Rizal). 

Erakusketa bat Parisen

Apalategi, Jose Mari Larramendi eta Martin Etxeberriarekin batera, ETAk Parisen zabaldu nahi izan zuen nazioarteko lehen lerroko hamaika artistaren erakusketa antolatzen ibili zen, lan haiek biltzen, 1970eko hamarkadan. Iñigo Astiz kazetariak Berria-n 2021ean kontatu zuen moduan, Parisko 16. barrutian alokatuta zuen azken solairuko gelan gorde zituen margolanak, oheko koltxoiaren azpian ezkutatuta. Egitasmo hura bertan behera geratu zen azkenean, ETAren VI. asanbladaren osteko giro politiko nahasiak eraginda. Egun batez, erreportaje horretan kontatzen denez, militante bat agertu zitzaion Apalategiri gelara, eta pistola erakutsi eta pieza haiek guztiak eraman zituen. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


2025-06-18 | Xalba Ramirez
Miruenea, salda badago

Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025

--------------------------------------------------------------

Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Nola biziraun etorkizun ezari

Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.

---------------------------------------------------------------

"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]


“Ezin dugu prekaritateaz hitz egin metafora ulertezinekin”

Ane Zubeldiak (Hondarribia, 1994) eta Eider Adeletxek (Pasaia, 1995) osatzen dute Mejillon Tigre kolektiboa. 2016tik 2019ra Autobiographikal saioa egin zuten, hainbat emakume poeten lanak biltzen zituen zuzenekoa; eta ordutik beste hainbat proiektu ere egin dituzte bakarka... [+]


2025-06-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bortitza

Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Bilboko superportua eta Getariako hegalabur haztegia, 2025eko “bandera beltz” nagusiak

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Amaiera ederra Otellorekin

VERDIREN OTELLO OPERA

  • OLBEk antolatutako emanaldia.
  • Musikariak: Kieveko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Operaren Abesbatza.
  • Bakarlariak: J. de León, E. Jaho, C. Sgura, M. Atxalandabaso, A. Tobella, V. Esteve, F. Latorre, J.M. Díaz.
  • Non: Bilboko... [+]

Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Eguneraketa berriak daude