Pasaiako badiako uretako hondakinik gehienak mikroplastikoak dira

  • Ekologiarekiko sentsibilizazio eta heziketa lanak egiten dituen Mater ontziak Seabin Pasaia bidoia jarri zuen duela bi urte Pasaiako badian, ur gainazala iragazteko eta bertatik hondakinak biltzeko. Bataz beste egunean 1,45 kilo jaso ditu, orain artean 300 kilo guztira. Baina euskal kostaldean bakarra den zakarrontzi honen helburua laginketa da: 180.000 hondakin baino gehiago aztertu ditu banan bana. Ba al dakizu zein diren gure uretan nagusi diren hondakinak? Eta eguneroko bizitzako zein axolagabekeriak bukatzen duen itsasoan, eta hortik kate trofikoan?


2022ko irailaren 26an - 13:00
Abuztuan egindako laginketatik ateratako emaitzak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bi urte hauetan bilketa-poltsa gehien bete dutenak 5 mm-tik beherako plastikozko piezak izan dira: 150.000 mikroplastiko baino gehiago jaso ditu guztira. Plastiko txiki hauek eragiten duten kalteaz ohartarazi du Seabin Pasaia zakarrontzia kudeatzen duen Mater ontziko lantaldeak: "Tamaina, nonahikotasun eta iraunkortasun txikia dutenez, kate trofikoan sartzen dira, eta gizakiak irentsi egiten ditu".

Gehien bildu duten bigarren hondakin mota, 0,5 eta 50 zm arteko plastikozko zati identifikaezinak dira, eta, ondoren, tabakoarekin lotutako hondakinak. Mater lantaldeak ohartarazi du asko direla uretan amaitzen duten tabako paketeen plastikozko bilgarriak eta zigarrokinak: erabiltzaileak axolagabekeriaz lurrera botatzen ditu eta haizearen edo ibaien bidez itsasoan bukatzen dute.

Belarrietako zotzak ere nabarmendu ditu hondakinen artean Mater lantaldeak, "ziur aski badiako saneamendu-sare ez-eraginkorrarengatik" uretan bukatzen dutenak. Baita plastikozko azukre poltsak ere, "terrazetatik hain erraz hegan irteten direnak".

 

 

 

Seabin Pasaia bidoiak gainazaleko hondakinak biltzen ditu.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Itsasoak
2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Iluntasunean argi, argi etorkizunean

Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]


2025-05-19 | Nagore Zaldua
Luma-mototsa
Zizareak olatupeko hondarretan

Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]


2025-02-13 | Axier Lopez
Balea eta izurde sarraskiaren aurkako boikota

Faroe uharteetan, Ipar Atlantikoko artxipelago bat, Danimarkaren kontrolpean, urtero ehunka zetazeo hiltzen dituzte –normalean milatik gora–. Batzuek "tradizioa" deitzen diote, hainbat mendetako antzinatasuna duelako. Baina odolez gorritutako hondartzan... [+]


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Nagore Zaldua
Adiorik ez, J.

A ze fauna! atalaren lehen denboraldian, olatuz-olatu hainbat  itsas izaki aurkeztu dizkizuet txoko honen traineruko kareletik. Ordea, bigarren denboraldiko nire lehen artikulua lagun bati gorazarre egin eta bere lanaren garrantzia  azpimarratzeko erabili nahi dut:... [+]


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


Eguneraketa berriak daude