Parke eolikoen mehatxua berriro airean Gorobel mendilerroan

  • Gaztela eta Leongo gobernuak Gorobelen bi parke eoliko egitea aurreikusi du. Trantsizio ekologikoaren izenean dena al da zilegi? Zein da ordaindu beharreko prezioa?


2021eko maiatzaren 14an - 17:53
21 aerosorgailu jarri nahi ditu Gaztela eta Leongo gobernuak Gorobel mendilerroan. / Aiaraldea.eus

Gaztela eta Leongo Gobernuak Gorobel mendilerroan bi parke eoliko egiteko proiektua aurkeztu zuen iragan apirilaren 20an autonomia erkidegoko aldizkari ofizialean. Bi proiektuak “enpresentzako lehian” daude orain, hau da, aerosorgailuak jartzeko interesa duten enpresek hilabeteko epea dute proiektuak aurkezteko. Behin proiektua aurkeztuta Gaztela  eta Leongo administrazioaren esku dago ebazpena.

Mugaren bestaldean gertatzen denak, ordea, eragin zuzena dauka Aiaraldeko natur ingurunean. Pico del Fraile eta Llorengoz dira Gaztela eta Leonek Gorobelen aurreikusi dituen parke eolikoen izenak. Lehenengoak, Pico del Fraile-k, 10 aerosorgailu izango lituzke Angulo mendatetik hasita Carbonilla mendilerroan barrena, Artziniega gainean, hain zuzen.

Llorengoz parke eolikoan, Gaztela eta Leon eta Arabaren arteko muga jarraituz, 11 aerosorgailu aurreikusi dira, Tologorri, Mojon Alto eta Kobata inguruan.

Gaztela eta Leon eskudun

Gorobel mendilerroan 21 aerosorgailu jartzea aurreikusten du Gaztela eta Leongo gobernuak, babestutako natura
eremuetatik metro gutxira

Burgoseko Merindadeetako Mahai Eolikoak piztu du alerta. Burgoseko iparraldeko naturaguneen defentsa egitea eta parke eolikoen kalteez ohartaraztea dute helburu. 2000. urtean sortu zen, eta Espainiako Senatura gonbidatu zuten lehenengo herritar taldea izan zen, 2002. urtean. Aiaraldea Hedabidea bertako kideekin jarri da harremanetan Gorobelen eraiki nahi dituzten parke eolikoen nondik norakoak ezagutzeko. Kezka adierazi dute elkarteko kideek Gaztela eta Leongo gobernuaren eskuetan baitago bi proiektuen etorkizuna: “Gaztela eta Leongo administrazioa koladero bat da horrelako proiektu txikitzaileei bide emateko, gure eskualdean dagoeneko ugariak dira adibideak”. Izan ere, 50 megawatt baino potentzia handiagoko aerosorgailuak dituzten parke eolikoak Industria eta Energia Ministerioaren menpe daude. Aldiz, Gorobelen eraiki nahi dituzten parkeek potentzia baxuagoko aerosorgailuak izango dituzte, eta, ondorioz hain zorrotzak ez diren administrazio organoetatik igaro behar dira.

“Ingurumen-inpaktuaren txosten faltsuak eta informazio falta” horrelako proiektuen eguneroko ogia direla azaldu dute Merindadeetako  Mahai Eolikotik: “Gardentasun falta handia dago, udalek eta tokiko erakundeek ere ez dute informazio nahikorik normalean. Enpresarien neurrira egindako araudia da, natur ingurunea suntsituz etekin ekonomikoa beste helbururik ez duena”.

Parke eolikoak herritarren bizkar eta inolako parte hartze prozesurik gabe egitea salatu dute Merindadeetako bizilagunek. Adierazi dutenez, erakunde publikoek ez dute Aarhuseko Hitzarmenean (1998) adostutakoa betetzen, zeinaren arabera herritarrek ingurumenaren inguruko erabakietan parte hartzeko eskubidea duten

Ingurumen-inpaktua

Ia 100 metroko altuera duten aerosorgailuak dira Gorobeleko parke eolikoetan jarri nahi dituztenak. Kalte paisajistikotik haratago, bestelako kalteak ere sortuko dituzte parke eolikoek eta hauek eraikitzeko lanek, aerosorgailuak garraiatzeko pista erraldoiak, goi tentsioko lineak... “Parke eolikoen simulazio argazkiak ikusten ditugunean ez ditugu errepideak ikusten, eraiki beharreko harrobiak ikusten, ezta Gorobeletik barrena ibili beharko den pisu handiko trafikoa ere ez” iradoki dute Mahai Eolikoko kideek, “txikizioa hain da basatia, non ezin baitugu imajinatu betiko galduko dugun guztia”.

Biodibertsitatea jokoan

Merindadeetatik kanpo, mugaren alde honetan ere hasi dira proiektuaren aurkako mezuak zabaltzen. Juan Manuel Perez de Ana biologoa da eta Bizkaiko Foru Aldundiko basozaina gisa egiten du lan. Oso ondo ezagutzen ditu Gorobel mendilerroko inguruak, urteak eman baititu bertako fauna ikertzen. Gogorarazi du Gorobel mendilerroa hegaztien babes berezirako eremu (BBE) izendatuta dagoela: “Sai arre, sai zuri eta belatz askoren habiak daude bertan”.

Aurkeztutako proiektuetan aerosorgailu bakar bat ere ez dago babestutako eremu natural baten barruan proiektatuta, bai ordea horrelako eremuetatik metro eskasera, “Enpresari eta politikariek pentsatuko dute muga zurrun bat dagoela, horma bat, babestutako eta babesgabeko eremuen artean, baina naturan ez dago horrelakorik. Parke eolikoak izugarrizko kalteak eragingo ditu bertako espezieengan”.

Babes juridikoa

Parke eolikoen gaia lantzen duten zenbait elkartek crowdfunding kanpaina abiatu dute, Kantauri Mendikatearen defentsa juridikorako funtsa sortzea helburu

Gorobeleko proiektuen aurkako alegazioak aurkeztuko dituzte aurki. Merindadeetako Mahai Eolikotik azaldu dutenez, hori da proiektu hauen aurka borrokatzeko duten bide gutxienetariko bat: “Erakunde publikoak izan beharko lirateke alegazio hauek aurkezten dituztenak baina gaiaz paso egiten dutenez, herritarrok atera behar ditugu aurrera”. 

Lan handia da, proiektu bakoitzari banan-banan aurkeztu behar baitzaizkio alegazioak, eta normalean epeak oso mugatuak izaten dira, informazio falta dela eta, nagusiki. Horri guztiari  prozesu juridikoaren kostu ekonomikoa gehitu behar zaio.

Hori dela eta eolikoen gaia lantzen duten zenbait elkartek crowdfunding kanpaina abiatu dute, Kantauri Mendikatearen defentsa juridikorako funtsa sortzea helburu.

Jesuri eta Ganekogorta

Ez da eskualdeko parke eoliko baten mehatxua jasotzen duen lehen aldia. 2010. urtean Jesuri eta Ganekogorta mendietan parke eolikoak eraikitzeko baimena eman zuen  Eusko Jaurlaritzak.

Herritar talde batek “Jesuri eta Ganekogorta bizirik!” plataforma sortu zuten orduan eta hainbat ekimen egin zituzten, proiektuek eragingo zituzten kalteak salatzeko. Jesurikoa izan zen, hain zuzen, exekutatzetik gertuen egon zen proiektua. Guascor S.A. enpresak 8 aerosorgailu jarri nahi zituen energia elektrikoa sortzeko.

Aiaraldeko udalek ere aho batez arbuiatu zituzten proiektuak, eta hauen kontrako mozioak onartuak izan ziren udal-talde politiko guztien babesari esker. Gaur gaurkoz, geldirik daude proiektuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


Larragorriko zentral eolikoa eraikitzeko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak eta proiektua gelditzeko eskumena Laudio, Amurrio eta Orozkoko udalen eskuetan geratu da

Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.


Aerosorgailuz osatutako makroproiektuaren kontra azaldu dira Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar

Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak

Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola izan den azaldu du.


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]


EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-19 | ARGIA
“Proiektu honi ez!” Arratzua-Ubarrundiako plataformaren adierazpena

Arratzua-Ubarrundiako "Proiektu honi ez!" plataformak adierazpen hau kaleratu du, udalerri horretako EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu berritan. Izenburu hau darama testuak: "EH Bilduren moketako politika edo Iparra nola galdu".


2025-03-19 | ARGIA
Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.


Lurraldeko harrapariak eta energia-mendekotasuna dutenak Arabako hegoaldean jarri dira

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]


Otero jaunari

Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]


Eguneraketa berriak daude