Parisko museoetako artelanen erreprodukzio digitalak, nahi duenak nahieran erabiltzeko eskuragarri

  • Parisko Museoak erakundeak hiriko museoetako 100.000 artelan baino gehiagoren erreprodukzio digitalak definizio altuan jarri ditu herritarren eskura, mugarik gabe. Creative Commons Zero lizentziapean, obrak ezagutzera eta erabiltzera gonbidatu dute jendea.


2020ko urtarrilaren 8an - 16:40
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Artera eta kulturara sarbidea erraztu asmoz, baita obren ikusgarritasuna hobetzeko helburuz, milaka artelan aske jarri ditu interneten museoen erakundeak. Irudiak deskargatu daitezke eta adibidez ikastetxeetan erabili, edo ikerlanetarako, edozein argitalpenetan publikatu daitezke… doan eta muga legalik, teknikorik edo ekonomikorik gabe. Hori bai, iturria aitortzea eta artelanaren inguruko informazioa zabaltzea gomendatzen dute.

Egile eskubiderik ez duten obra hauen erreprodukzio digitalak ikusi eta erabiltzeko, parismuseescollections helbidean sar zaitezke. CCØ lizentziapean dauden obren gainean kliatu eta zuzenean deskargatu ditzakezu.

 


Jakintza librea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.