Parisko Museoak erakundeak hiriko museoetako 100.000 artelan baino gehiagoren erreprodukzio digitalak definizio altuan jarri ditu herritarren eskura, mugarik gabe. Creative Commons Zero lizentziapean, obrak ezagutzera eta erabiltzera gonbidatu dute jendea.
Artera eta kulturara sarbidea erraztu asmoz, baita obren ikusgarritasuna hobetzeko helburuz, milaka artelan aske jarri ditu interneten museoen erakundeak. Irudiak deskargatu daitezke eta adibidez ikastetxeetan erabili, edo ikerlanetarako, edozein argitalpenetan publikatu daitezke… doan eta muga legalik, teknikorik edo ekonomikorik gabe. Hori bai, iturria aitortzea eta artelanaren inguruko informazioa zabaltzea gomendatzen dute.
Egile eskubiderik ez duten obra hauen erreprodukzio digitalak ikusi eta erabiltzeko, parismuseescollections helbidean sar zaitezke. CCØ lizentziapean dauden obren gainean kliatu eta zuzenean deskargatu ditzakezu.