Paris, abenduaren 8a: data mugarria Jaka Horien bilakabidean

  • Edouard Philippe Frantziako lehen ministroaren hitzak dira: “Erregaien gaineko zergak ezin du nazioaren batasuna kolokan jarri”. Bere proposamen berria, “erregaien emendatzea sei hilabetez atzeratzea” izan da. Jaka horiek ez diote amuari kosk egin haatik. Parisen biharko iragarritako manifestazio deiari eutsi diote.


2018ko abenduaren 7an - 10:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abenduaren 1ean, iragan larunbatean, Jaka Horiak Parisen manifestatu ziren, baina euren ondoan casseurs edo “hausleak” deitu taldeek  sutan jarri zuten hiriburua. Macron presidentea jomugan jarri zuten. Eliseo Zelaien hiribidea eta Garaipen Arkuaren inguruan begirunerik gabe jardun zuten.

Abenduaren 8an, gertatutakoa biderkatu liteke eta Errepublika atzera ezinezko krisi politiko batera eraman. Jaka Horiek ez dute Edouard Philippek hitzemana sinesten. Areago, bere aldarrikapenak erregaien zergaz harago doaz: soldaten emendatzea, erosteko ahalmena handitzea, erretretatuen errenta igotzea…

Baina, bereziki, Jaka Horiek Frantziako Errepublikako presidentea publikoki mintzatzea nahi dute, Edouard Philippe-ren hitzek ez dute muntarik. Macronek hitz egitea nahi dute, baita onartu dezan orain arte hartutako neurri politikoak okerrak izan direla.

Jaka Horiek deitutako mobilizazioetara hiri aldirietatik batzen diren gazteak dira, eta poliziaren aurka gogor oldartzen gain, tokiko merkataritza guneak eta eraikin publikoak suntsitzen dituzte. Frantziarrek racaille edo "jendaila" gisa izendatzen dute. Alta bada, sektore horiek sistematik at bizi dira.

Jaka Horiek ez dute bat egiten euren ekintzekin, baina, Frantziako Gobernuak haien jarduera kondenatzeaz gain, haien aurrean jartzea eskatzen die Jaka Horiei. Egiari zor, krisiari irtenbide bat emango baliote, sektore horiek ez lukete aparteko onurarik jasoko. Hitz baten, sistematik at bizi den jendarte gero eta zabalagoa da.

Frantziako Gobernuaren hitzetan, bortxakeriarik gabe krisia gaindituko duen mahai-ingurua osatu daiteke. Alabaina, Jaka Horiak ez dira “solaskide demokratikoak”, eta horrek zailtzen du adostasuna. Alegia, ez dira demokraziaren arauen barnean ari.

Frantziako Gobernuaren hitzetan, bortxakeriarik gabe krisia gaindituko duen mahai-ingurua osatu daiteke. Alabaina, Jaka Horiak ez dira “solaskide demokratikoak”, eta horrek zailtzen du adostasuna. Alegia, ez dira demokraziaren arauen barnean ari

Krisia abiatu zenetik, lehen aldiz, Legebiltzarrean lekua duen ezker erradikalak –Jean-Luc Melénchon-en bitartez– eta eskuin muturrak –Marine Le Pen– jarrera hartu dute krisiaren aurrean. Ezkerraldeko taldeek Macronen dimisioaren eskatu dute. Ez du aurrera egin, Legebiltzarraren gehiengoak Macron babesten baitu.

Fronte Nazionaleko Marine Le Penen ustez, abenduaren 8an, larunbatez, Paris hankaz gora jar ditzaketen mobilizazioak geldiarazi ditzakeen bakarra Emmamuel Macron da. Presidenteak frantziarren aurrean hitz egin behar du, baina bere diskurtsoak ezin du hutsalik izan.

Krisia gaindituko bada, Jaka Horien errebindikazioak –hein handi batean bederen– ez dira honezkero aintzat hartu gabe geratuko. Areago, azken bi egunetan, ikasleek, garraiolariek eta laborariek, besteak beste, bat egin dute “ezer ezetik” jalgi den azken herri mugimenduarekin.

Frantziako sindikatuak bigarren plano batera pasa dira ezinbestean. Jaka Horiak mugimenduan biltzen direnak, sindikatu horietako partaideak dira asko, asko sindikatu gabekoak, baina une honetan sindikatuko buruak ez dira beren ordezkariak balizko negoziazio baten mahaian eseriko. Alea jacta est!    


Jaka Horien mugimendua kanalean gehiago
2019ko apirilaren 3
IRITZIA
Laru beilegi hori

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...