"Pape Niang. Hasiera berri bat" liburuaren aurkezpena, Bilbon eta Trintxerpen

  • Senegaldik Bilbora Pape Niang-ek egindako bidaia eta migrazio prozesuari lotuta protagonistak bizitako barne-bidaia kontatzen ditu Pape Niang. Hasiera berri bat liburuak, “Inor ez da ilegala” proiektuaren baitan sortua. Liburua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztuko dute asteazken honetan egileak eta protagonistak, Bizkaia Harrera Sareko kide batek lagunduta. Ostegunean berriz, Trintxerpeko liburutegian izango da solasaldia.


2019ko ekainaren 03an - 07:56

ARGIAk eta Bilboko senegaldarren Mbolo elkarteak “Inor ez da ilegala” proiektua martxan jarri genuen iaz, eta elkarlan horren azken fruitua da liburu hau. Oraingoan ere, “Inor ez da ilegala” aldarrikapen proiektua indartzen jarraitzea da asmoa.

Pape Niang-en bizipenak eta gogoetak ekarri ditu liburura Mikel Garcia Idiakez ARGIAko kazetariak. “Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik nire herrialdeko muga gurutzatu bezain pronto, hainbeste umiliazio jasan beharko nituenik. Ez nuen imajinatu Afrikan jaiotzeak Europan ilegal bihurtuko ninduenik. Baina Europak altxaturiko harresien gainetik migratzailez osatutako eta migratzaileok gidaturiko kooperatiban lanean hastea ere ez nuen espero. Pape Niang dut izena eta Ndar hirian hasten da nire historia”, dio sinopsiak.

Asteazkenean, Bilbon

Ekainaren 5ean, Bilboko Bira Kultur Gunean 19:00etan izango dira bai protagonista bai liburuaren egilea, lana aurkezten. Beraiekin batera, Bizkaia Harrera Sareko esperientziaren berri emango du Marta Abiegak. Aurkezpenaren ostean, solaserako tartea izango da.

Ostegunean, Trintxerpen

Ekainaren 6an, Trintxerpeko liburutegian izango da hitzordua, 19:00etan baita ere. Pape Niang eta Mikel Garcia izango dira solasean. “Pasaian aniztasuna ospatuko dugu” ekimenaren baitan kokatzen da aurkezpen hau, aniztasunaren hilabetea antolatu baitu bertako Udalak. Jarduera ugariren bidez, “herriaren eguneroko errealitatea ikusgai jartzea eta herriari aniztasunak dakarkion ekarpenari balioa ematea” da asmoa.

ARGIAko Azokan erosi dezakezu liburua: hemen lotura.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inor ez da ilegala
Bost urte inor ez da ilegala aldarrikatzen

Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Texasen “harresi flotagarri” bat eraikitzen ari dira, migratzaileei bidea oztopatzeko

Neurria Texaseko (AEB) gobernadore Greg Abbott kontserbadorearen proposamena da. Migratzaileen aurkako beste hainbat politika erasokor aplikatu ditu aurretik: kontzertinen instalazioa, mugako patruilen sorrera, eta migratzaileen deportazioa estatu demokratetara autobusez.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaia arteko mugaren “antzerki lotsagarria” salatu dute

Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaiaren arteko muga irekitzeko elkarretaratzera deitu dute, migratzaileen eskubideen alde

Uztailaren 6an, 18:00itan, Santiagoko zubian deitu dute kontzentraziora hainbat taldek, hala nola Bidasoa Etorkinekin, Irungo Harrera Sarea, edo Ongi Etorri Errefuxiatuak.


Hör Berlin eta legalitate kontu batzuk

Han agertu zen, Hör Berlinen, Brava DJa, bere txapela gorri eta guzti Inor ez da ilegala leloa zeraman kamiseta jantzita. Orain hilabete pasatako kontua da eta spoilerra egin badizut ere, irakurle, amaiera horixe duen istorio polita kontatuko dizut gaur.


Eguneraketa berriak daude