Palestinaren aldeko ekintza ikusgarria egin dute Donostiako norian eta Kontxako hondartzan

  • Donostia Palestina Elkartasun Taldeak antolatuta, Palestinaren aldeko ekintza bat egin dute hainbat herritarrek igandea goizean Donostian. Hain zuzen ere, Alderdi Ederreko noriara igo dira, eta Palestinako banderak zintzilikatu dituzte kabinetatik, behean SOS Gaza leloa erakutsiz.


2024ko urtarrilaren 29an - 06:27
Bi bandera erraldoi jarri dituzte Kontxan. Argazkia: Joseba Parron San Sebastian
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ondoren, hondartzara jaitsi dira, Pablo Picassoren Gernika artelanaren irudia zuen bandera erraldoi bat eta Palestinako beste bandera erraldoi bat zabalduz. Horrela, Israel Palestinako herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioa salatu dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
Eguneraketa berriak daude