Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

  • Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita, EBko Justizia Auzitegira jo du JURDI Nazioarteko Zuzenbidea Errespetatzeko Juristen Elkarteak.


2025eko uztailaren 17an - 07:30
Kaja Kallas, Bruselan. Reuters
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostenean ezin argiago azaldu dira Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak eta gehiegikeriak. "Hamaika asteko erabateko blokeo orokortua", Israelek zibilen kontra bideratu "eraso itsuak", "ospitaleen kontrako erasoekin bizitza eskubidea urratzea", "bizirauteko ezinbestekoak diren azpiegituren suntsiketak", herritarren lekualdatze behartuak... sionistek Gazan bideratu gerra krimenen zerrenda luzea da, finean, txostena. Zisjordanian Israelek duen jarrera ere gogorki kritikatzen du idatziak: "2023ko urriaren 7az geroztik, palestinarren aurkako diskriminazio, zapalkuntza eta indarkeria joera negatiboek okerrera egin dute [Zisjordanian]".

Hori horrela, zortzi orriko txostenak agerian utzi du EB eta Israel batzen dituen elkartze-akordioaren 2. artikulua –giza eskubideen errespetuari dagokiona– ez dela errespetatzen. Ondorio horretara heldurik aritu dira eztabaidan uztailaren 14 eta 15ean Europar Batasuneko 27 Atzerri ministroak, argitzeko zer nolako segida eman behar zioten elkartze-akordio horri.

Finean, elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea erabaki dute: "Helburua ez da Israel zigortzea; helburua da Gazako egoera benetan hobetzea", ohartarazi du lotsarik gabe Kaja Kallas Europako Batzordeko presidenteorde eta Atzerri Gaietarako eta Segurtasun Politikarako goi-ordezkariak. Ofizialki, 27en arteko adostasunik ez lorturik, EBko estatuek uko egin diote Israel zigortzeari eta goi-ordezkariak aurkezturiko hamar neurrietako bakar bat ere ez diote bideratuko. Zigor horien artean dira, besteak beste, elkartze-akordioa bertan behera uztearena, Zisjordaniako kolonia sionistetatik datozen produktuen aurkako enbargoa edo Israelek Europako zenbait programatan duen parte-hartzearen bukaera. Baina ez: Israelen gehiegikeriak eta giza eskubideen urraketak aitortu arren, ez diote zigorrik bideratuko.

"EBren historiako unerik lotsagarrienetakoa bezala geldituko da memorietan. Europako buruzagiek Israelen krimenen aurkako jarrera hartzeko aukera zuten, baina, horren ordez, argi berdea eman diote Gazan bideratu genozidioa, Palestinako lurralde okupatu osoko okupazio ilegala eta palestinarren aurkako apartheid sistemarekin segitzeko", salatu du Agnes Callamard Amnesty Internationaleko idazkari nagusiak.

Ofizialki, laguntza humanitario gehiago sarrarazteko bermea ukan dutelako ondorioztatu dute ez zegoela elkartze-akordioa moldatzeko edo mozteko beharrik

Ofizialki, laguntza humanitario gehiago sarrarazteko bermea ukan dutelako ondorioztatu dute ez zegoela elkartze-akordioa moldatzeko edo mozteko beharrik. Kaja Kallasek dioenez, ondokoa engaiamenduak hartu ditu estatu sionistak: "Gazara elikagaiak eta elikagaiak ez diren produktuak egunero garraiatzen dituzten kamioien kopurua nabarmen handitzea", "beste hainbat pasabide irekitzea" eta "instalazio humanitarioetara bideratutako erregai entregak berriz hastea, maila operatibo batera heltzeraino".

Maiatzaren 20an, Atzerri eta Defentsa Ministroen Europako Kontseilu baten ostean, Kaja Kallasek iragarri zuen elkartze akordioa berraztertuko zutela. Hamazazpi estatu kidek ekin zuten horren alde, Espainiako eta Irlandako lehen ministroek lehen eskaera ofiziala egin eta urtebetera. Hortik hilabete batera, ekainaren 23an plazaratu zuen bere txostena Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuak.

Afera EBko Justizia Auzitegian

EBko hogeita zazpi estatu kideen "ekintza-eza" ikusirik, JURDI Nazioarteko Zuzenbidea Errespetatzeko Juristen Elkarteak "gabeziagatik" prozedura bat aurkeztuko du ostegun honetan EBko Justizia Auzitegian. Europako Batzordea eta Kontseilua ditu jomugan, Benjamin Netanyahuren gobernuak Gazan egindako krimenen aurrean bideratu ekintza-ezagatik. Zuzenbidearen errespetua" galdetzen dutela zehaztu dute juristek:  "JURDIk espero du EBko Justizia Auzitegiak formalki egiaztatzea erakundeen gabezia, eta hau agintzea: dagozkion erabaki juridiko eta ekonomikoak har ditzala EBk". Elkarteak gogorarazi du "ezein arau politiko edo diplomatikok ezin duela justifikatu giza duintasunaren eta genozidioaren aurkako babesaren oinarrizko eskubideen urraketa".

"Garaipen diplomatiko garrantzitsua"

Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroak adierazi duenez, "lorpen politiko garrantzitsua lortu" dute, "Europar Batasunean Israelen aurka zigorrak ezartzeko hainbat herrialdek egindako saiakera obsesiboei aurre eginda".

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europar Batasuna
Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Frantziako Legebiltzarrak dei egin dio Europari “harreman ekonomikoen estrategia aldatu” eta Txinarekin lankidetzak garatzera

153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]


2025-05-28 | Mikel Zurbano
Baliabide publikoen kontrola

Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Palestinako 14.000 haur txiki hilko dira ostegunerako giza laguntza jaso ezean, Nazio Batuen esanetan

Astearte eguerdian egin du ohartarazpena Nazio Batuen Erakundeak. Astelehenean laguntza humanitarioa daramaten bost kamioi sartuko direla iragarri du Israelek, hamaika asteko blokeo erabatekoaren ostean. "Tanta bat da ozeanoan", adierazi du Tom Fletcher NBEko Giza... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
Europar bizimodua

Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude