Otsoa ehizatzea debekatuta egongo da irailaren 25a baino lehen Espainiako Estatuan

  • Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak maiatzaren 18an argitaratu du otsoa Babes Bereziko Basa-espezien Zerrendan sartzea aurreikusten duen ministro-agindu baten zirriborroa. Gasteizko Gobernuak baztertu egin du ideia hori.


2021eko maiatzaren 20an - 12:04
Arabako azken otsoa.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsoak ehiza-espezie izateari utziko dio irailaren 25a baino lehen. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak maiatzaren 18an argitaratu du proiektua. Naiz-ek jakinarazi duenez, 20 egunez egongo da jendaurrean, eta egutegi iragankor bat ezarriko du Konferentzia Sektorialak etorkizuneko Otsoaren Estatu Estrategia onartu arte.

"Otsoaren Estatu Estrategia" ez dagoen bitartean, autonomia-erkidegoek beren otso-populazioak “kontrolatzeko” ezarritako indarreko neurriak aplikatzen jarraitu ahal izango da. Ascel, otso iberikoa zaindu eta aztertzeko elkartea ez da erabakiarekin guztiz ados agertu eta Twitter bidez adierazi du: 

Arabako azken otsoa

ARGIAn Maria Ortega Zubiatek azaldu zuen moduan,  2020ko otsailaren 6an Arabako Foru Aldundiak lurraldeko azken otsoa hiltzeko baimena eman zuen, “animaliak eragindako kalteak” argudiatuta. Hamalau eguneko epea eman zien Arabako mendilerroko abeltzainei otsoa hil ahal izateko.

Talde ekologistek gogor egin zuten erabakiaren kontra; Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso Taldea elkarearen artean 105.000 sinadura lortu zituzten. Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5ean azaldu zuen otsoa mehatxatutako espezie bezala izendatzeko interesa, eta hurrengo egunean bertan deuseztatu zuen Aldundiak ehiza-baimena. Euskadiko Otso Talde fiskaltzara joan ondoren. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Tauromakia “bekatua” dela salatu dute talde antitaurinoek Iruñean

AnimalNaturalis eta PETAk manifestazioa egin dute Iruñeko Udaletxearen aurrean, tauromakia bekatua da lelopean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


2024-12-09 | Julene Flamarique
Jaietan zezenketak kentzearen alde egin dute Karrantzan

Herriko gazteek eta jai batzordeak bultzaturiko galdeketaren bidez hartu da erabakia. Herritarren %22ak gutxi gora behera hartu du parte kontsultan, eta orain “jaien antolaketa birplanteatzea” dagokio udalari.


Zezenketarik gabeko Aste Nagusia aldarrikatu dute Donostian

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


Aurten ere zezenketak egingo dituzte Donostiako Aste Nagusian

Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


Eguneraketa berriak daude