Arabako azken otsoa ehizatzeko baimena bertan behera behin-behinean

  • Arabako Foru Aldundiak bertan behera utzi du herrialdeko azken otsoa ehizatzeko emandako baimena, Eusko Jaurlaritzak mehatxatutako espezieen katalogoan sartzeko interesa adieraztearekin batera. Neurria, ordea, behin-behinekoa da, otsoa aipatutako katalogoan sartzeak dakartzan ondorioak aztertu bitartean.


2020ko otsailaren 07an - 10:09
Arabako azken otsoa.

Zalaparta handia sortu du Arabako azken otsoa hiltzeko baimenak.  Otsailaren 6an Arabako Foru Aldundiak lurraldeko azken otsoa hiltzeko baimena eman zuen, “animaliak eragindako kalteak” argudiatuta. Hamalau eguneko epea eman zien Arabako mendilerroko abeltzainei otsoa hil ahal izateko.

Talde ekologistek gogor egin dute erabakiaren kontra; Ekologistak Martxan eta Euskadiko Otso Taldearen artean 105.000 sinadura lortu dituzte, esaterako. Eusko Jaurlaritzak otsailaren 5ean azaldu zuen otsoa mehatxatutako espezie bezala izendatzeko interesa, eta hurrengo egunean bertan deuseztatu zuen Aldundiak ehiza-baimena.

Dena den, Arabako Foru Aldundiak azpimarratu du erabakia behin-behinekoa dela, otsoa espezie mehatxatuen katalogoan egoteak dakartzan ondorioak aztertu bitartean mantenduko dena.

Pozik ageri da Grupo Lobo Euskadi taldea Jaurlaritzak hartutako erabakiaren aurrean. Espainiar Estatuan “aitzindari” bezala definitu du neurria, nahiz eta mehatxatutako espezieen artean mailarik txikienean egoteak “asegabe” utzi dituela azaldu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude