Ostiralean izango da Ziburuko ikastolaren aurkako auzia

  • Herriko auzapezak, Guy Poulouk, Paueko auzitegira eraman du ikastolaren gaia eta ostiralean jakingo da Lapurdiko kostaldean ama ikastolarik ez duen herri bakarrak ikastolaren ateak zabaltzeko aukera izango duen ala ez.


2014ko abuztuaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ziburuko ama eskolako haurrak irakaslearekin. Argazkia: Kazeta.info.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Harrituta dira Ziburuko ama ikastolaren inguruko anitz, auzapeza ikastolaren aurka ari delako. Irailaren 2an eskola sartzea da eta egoera ezin hauskorragoa da. Maialen Tapia Ziburuko ikastolako irakasleak Berriari adierazi dionez ordea, kalapitak albo batera utzi eta ikasturtea hasten saiatuko dira.

Bi urteko hitzarmena zuten Ziburuko ikastolak eta Ziburuko Herriko Etxeak. Maiatzaren 30ean, Guy Poulou auzapezak adierazi zien ez zuela akordioa berrituko. Horren ondorioa: ikastola lurrik eta eraikinik gabe geratuko da.

Duela bi urte sortu zen Ziburuko ikastola, ama eskolako haurrak biltzeko. Marinelako eskola publikoan obrak egin behar zituzten eta eskola horretako ikasleak aisialdi zentrora eraman zituzten. Marinelan bi eraikin prefabrikatu jartzea adostu zuen Ziburuko ikastolak Herriko Etxearekin. Obrak bukatu dira ordea, eta Marinelara itzuliko dira eskola publikoko haurrak. Akordioa ere amaitu da, eta berritzeko intentziorik ez; areago, orain Paueko auzitegian da ama ikastolaren afera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!