Ostiral honetan hasiko da Dantza Hiria Irunen

  • Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 10ean - 09:27
Azken eguneraketa: 11:36
Dantza Hirian 2017, Ertza. Baiona, 2017-09-30- Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko Node, Xian Martínez, Ixa Universos de Movimiento, Lasala, Led Silhouette, Organik eta Ertza konpainiak arituko dira. Iberiar Penintsulatik eta Frantziatik gerturatuko direnak, berriz, hauek: Marcat Dance, Alexandra N´Possee, Esa Gente, La Intrusa, Sharon Fridman, Adrián Manzano y Diana Wondy eta No Bautizados. Aterpean eta Ibili programen baitan eta Acieloabierto Jaialdiarekin elkarlanean gonbidatu dira dantza konpainiak.

Dantza emanaldiak kale eta plazetan izango dira datozen egunetan, baina aurtengoan, Covid-19aren eraginez, dira antolatu beste hainbat ediziotako programan izan diren ikastetxeetarako saioak, marrazketa-tailerra eta master class eskolak.

Behean egitaraua eta konpainiei buruzko informazio gehiago nahi duenak, berria landu duen Dantzan.eus-eko albistean aurkituko du.

Irailak 10, ostirala - Irun

  • 19:30 Node: Tránsito - 20´ / Marcat Dance: Amada 11´ Non: Junkal Plazatxoa.

Irailak 11, larunbata

Biarritz

  • 15:00 Node: Tránsito - 20´ Non: Bellevue Plaza

Hendaia

  • 19:00 CIE Alexandra N´Possee: Zig Zag - 25´ / Led Silhouette: Wild Street - 25´ Non: Gaztelu plaza.

Irailak 12, igandea - Errenteria

  • 19:00 Esa Gente: Per sé15´ / La intrusa: Niagara - 17´ Non: Koldo Mitxelena Patioa

Irailak 17, ostirala - Donostia

  • 19:00 Sharon Fridman: 147 Abrazos - 20´ / Xian Martinez – Ixa Universos de movimiento: Con/Sin/In tacto - 20´ / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´ Non: Trinitatea Plaza

Irailak 18, larunbata

Biarritz

  • 17:00 Organik: Irrintzi - 17? Non: Clémenceau Plaza

Donostia

  • 19:00 Anakrusa: E.612 - 20´ /  Lasala: Fight - 13' / Adrian Manzano & Diana "Wondy" Grytsailo: Loque yo canto - 12´. Non: Trinitate plaza.

Irailak 26, igandea - Hondarribia

  • 19:00 No Bautizados: Lo invisible - 20´ Ertza-Asier Zabaleta: Otempodiz - 15´ Non: Kasino Zaharra.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Eguneraketa berriak daude