“Ostalaritza bizirik” aldarrikatu du sektoreak Gasteizko kaleetan

  • Euskal Herriko ostalariek manifestazioa egin dute ostegun eguerdian, Eusko Legebiltzarreko saioarekin bat eginez. Sektorea hiltzeko arriskuan dagoela ohartarazi dute, eta Eusko Jaurlaritzari trabarik ez jartzeko eskatu diote.


2020ko irailaren 03an - 17:37
Argazkia: Mikel Buruaga / Alea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ehunka lagun bildu da eguerdiko 12:00etan abiatu den manifestazioan, Alea-k jaso duenez. “Ostalaritza Bizirik”, irakurri zitekeen pankarta nagusian. Parte-hartzaileek afixak zeramatzaten eskuetan, Eusko Jaurlaritzaren irudiarekin eta “ITXITA. Utz iezaguzue lan egiten. Konponbideak nahi ditugu” leloa idatzita. Gasteizko ostalariek sustatu dute mobilizazioa, baina deialdia nazionala zen.

Jaurlaritzari deia

Mobilizazioa Florida parkean amaitu da, Legebiltzarraren ondoan, eraikinaren barnean Iñigo Urkullu lehendakari izendatu duen saioa egiten ari zen bitartean. Nagusiki Jaurlaritzari zuzendu zatzaizkie ostalariak. Sektorearen “deabrutzea” salatu dute, baita poliziaren presentzia “itogarria” ere, eta ezarri zaizkien neurri zorrotzak negozio askorentzako “heriotza zigorra” direla ziurtatu dute. Jaurlaritza jarrera oztopatzailea izaten ari da, mobilizaziora deitu duten ostalarien ustez. Lan egiten uzteko eskatu diote, edo, bestela, laguntza zuzenak emateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ostalaritza
Eguneraketa berriak daude