Ospa mugimenduak zabalik dagoen ikerketa bertan behera uzteko eskatu du

  • Ospa! herri mugimenduak antolatutako errepresioaren kontrako asteari akabera emateko, Altsasuko hainbat eragilez lagunduta prentsaurrekoa eman du. Nafarroako Lurralde Auzitegia Ospa egunean "gorroto delitua" izan ote zen ikertzen ari da. Hura salatu eta Osparen jarduera zilegi dela adierazi dute. Horri atxikimendua eman diote hainbat kolektibok.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 28an - 10:09
Argazkia: Twitter / @ibpove
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osparen jardunaren zilegitasuna aitortu, mugimenduaren kontrako jazarpena salatu eta Nafarroako Lurralde Auzitegian zabalik dagoen ikertketa bertan behera uztea exijitu dute: Egubera kirol elkartea, Altsasu Memoria, aurtengo kintoak, Ikasle Abertzaleak, Altsasuko Gazte Asanblada, Presoen aldeko taldeak, Askapena, Altsasukoak Aske herri plataforma, AEK-ko irakasleak, Pentsiodunen koordinakundea, Altsasuko LAB, Txuixoo yoseikan budo elkartea, Altsasuko mugimendu feminista, Euskal Herrian Euskaraz, Altsasuko herri bazkaria, Isunen kontrako taldea, Guaixeko langileak, Garraxi irratia, Altsasuko peñak, Altsasuko gaitariak, Altsasuko kuadrillen elektrotxaranga, Sakana Trenaren Alde AHTrik ez!, Kantuz abesbatza, Pilotajauku pilota taldeko junta eta Aurrio trepalari taldea.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2020ko uztailaren 30
Ospa Eguna aurkeztu dute Altsasun
"Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.